Haritza
Beste izen batzuk hauek dira: roble, roble pedunculado, Chêne pedonculé,
Quercus robur L. edo/eta Fagaceae.
Deskribapena
40 metrotaraino irits daiteke zuhaitz sendo hau. Adaburua zabala eta erregularra izan ohi du. Hostoak erorkorrak, ilerik gabe eta txorten oso motzarekin. Fruitua kandu luzea duen ezkurra da.
Ugalketa nola egin
Haritza oso erraz irteten da bai ezkurretik (ezkurra etzanda erein behar da), bai hondotik ematen dituen altsumetatik. Mintegi komertzial guztietan aurki dezakegu, baina oso gutxitan izaten da bertakoa.
Bere zura kalitate oso onekoa da edozein erabileretako: eraikuntza, untzigintza, altzairuak, su egurra, ikatza. Ezkurra janari egokia da abereentzako, zerrientzako batik bat. Erlezaintzarako interesa du polenari esker. Oso gomendagarria da isolaturik edo zerrendan edozein heskai motatan, artearen esparruan izan sheik
Mantenu eta zainketa
Hobe da haritza bere kasa hazten uztea, nahi bada, beheko adarrak ken daitezke. Hala ere, ongi jasaten du inausketa, hondotik moztuta ere berriro irten ohi da, eta zuhaiska moduan manten daiteke. XIX. Mendearen bukaeratik onddoek sortutako gaitza oso ugaria da, eta oso zaila da botiken bidez sendatzea. Badirudi, azkeneko hamarkadetan horretatik errekuperatzen ari dela.
Irakurri aurretik:
1-Ezagutzen al duzu zein zuhaitz mota den haritza? Nolako ostoak ditu?
2-Zure ingurunean ikusi al duzu haritzik? Non?
Irakurri eta gero:
1-Zenbat metrotaraino irits daiteke?
2-Non egoten dira?
3-Zertarako erabiltzen du egurra?
4-Zenbat denbora iraun daiteke?
Ariketa osagarriak:
1-Ezagutzen duzu Gernikako arbolaren istorioa?
2-Eta Gernikako arbolaren abestia?
3-Euskal Herriko ze futbol taldek erameten du bere kamisetetan haritz hosto bat
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina