2020(e)ko urriaren 2(a), ostirala

ELGOIBARKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK

 


Elgoibarko erraldoiak politak dira eta buruhandiak politak baino politagoak dira.

Mausitxa

Hauek dira buruhandiak: pirata, aitxitxa, sorgina eta amona.

Urteak pasa ahala piskanaka apurtzen joan dira eta berriro konpontzeko asmoa dute. 

Buruhandien artean 4 hauek aipatuko genituzke: Miky mouse, Pato Donal, Pinotxo eta Ipotxa. 

2018-2019 urteen bitartean atera zituzten hurrengo hauek: Tartalo, Basajaun, Basandere eta Mari. 

2021. urtean berriz beste 4 buruhandi berri aterako dituzte.

Elgoibarren buruhandiak San Bartolome eta San Anton jaietan irtetzen dira.

Desiatzen gaude denok jaietan buruhandi eta erraldoiekin disfrutatzeko. Baina momentuz, Covid19aren birusa dela eta, pazientzia izan beharko dugu. Agian ez dituzte aterako elkarren artean ez kutxatzeko. Pena bat da, baina osasuna jaien aurretik dago.

Buruhandiak egiteko prozesua:

-Lehenengo puxika bat pustu eta egunkarietako orrialdeak itsatsi. Horretarako kola eta egunkari zaharrak behar dira.

-Gero buruhandiari forma eman eta azpian burua sartzeko zulo handia egin. Zulo hau paperez ondo babestu behar da, lepoan urraturik ez izateko.

-Bukaeran buruhandia kolereztatu behar da, eta horretarako kolore biziak erabiltzen dira.


Galderak:

1-Ezagutzen al dituzu buruhandiak?

2-Beste herrietako buruhandiak ezagutzen al dituzu? Zein herrietakoak?

3-Zein jaietan irtetzen dira Elgoibarko buruhandiak?

4-Nola egiten dira buruhandiak? Azaldu prozesua:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina