2024(e)ko urriaren 28(a), astelehena

ANIMALIEN MUNDUA


ANIMALIEN MUNDUA  

                                              

Izena: __________________________________   / Data: ____________________


1.- Osatu esaldiak hitz hauek erabiliz:


haragijaleak

nutrizio

belarjaleak

orojaleak


  • Elikadura eta arnasketa _______________________-funtzioaren parte dira.

  • Animalia ________________ landareak jaten dituzte.

  • Animalia ________________ beste animalia batzuk jaten dituzte.

  • Animalia ________________ landareak eta beste animalia batzuk jaten dituzte.


2.- Lotu animalia bakoitza dagokion ugalketa motarekin.


  • Barraskiloa



  • Behia


  • OBIPAROA

  • Katua



  • Ostruka


  • BIBIPAROA



3.- Zertan dira desberdinak animalia ornodunak eta ornogabeak?


_________________________________________________________________________


_________________________________________________________________________



4.- Osatu eskema animalien izenak idatziz:


ANIMALIA ORNODUNAK


_____________



_____________


_____________


_____________


_____________

5.- Azpimarratu nola arnasten duten animalia talde hauek:


  • Ugaztunek    biriken    /   zakatzen    bidez arnasten dute.

  • Hegaztiek   biriken    /   zakatzen    bidez arnasten dute.

  • Arrainek    biriken    /   zakatzen    bidez arnasten dute.

  • Anfibio helduek    biriken    /   zakatzen    bidez arnasten dute.

  • Narrastiek    biriken    /   zakatzen    bidez arnasten dute.

  • Anfibio kumeek    biriken    /   zakatzen    bidez arnasten dute.


6.- Osatu, hitz hauetako bat erabiliz: lumak, ezkatak, ilea.


  • Ugaztunek ______________________________ estalita dute azala.

  • Hegaztiek ______________________________ estalita dute gorputza.

  • Arrain gehienek ___________________________ estalita dute azala.

  • Narraztiek ____________________________ estalita dute gorputza. 


7.- Lotu irudi bakoitza dagokion animalia ornogabearekin:

marmokak

harrak

intsektua






belakiak

moluskuak

artropodoak


8.- Intektuei buruzko esaldi hauetako bat okerra da. Idatzi zuzen:


  • Intsektuen gorputzak hiru atal ditu: burua, toraxa eta abdomena.

  • Bi antena dituzte buruan.

  • Sei hanka dituzte abdomenean.

2024(e)ko urriaren 15(a), asteartea

AMAZONAS IBAIA ETA OIHANEKO ANAKONDAK

 AMAZONAS IBAIA ETA OIHANEKO ANAKONDAK




Amazonas ibaia (Brasil) munduko luzeena da Nilorekin (Egipto) batera. Bi ibaiek 6.000 kilometro baino gehiagoko luzera dute.



Amazonas ibaiko fauna eta flora oparoak dira, eta esan dezakegu ibai erraldoi horren inguruko basoak planetaren birikak direla. Landaretza askotarikoa da, baita bertan bizi diren animaliak ere.



Anakonda munduko sugerik handiena da.





Ibai barruan piraña ospetsuak bizi dira eta txori, ugaztun, narrasti eta intsektuez gain. Narrastien artean, Anakonda izeneko sugea aipatu behar dugu. Narrasti horrek 9 metroko luzera izan dezake, eta hozkada hilgarria ez bada ere, gorputz irristakorrean ito zaitzake.


Goazen orain gertatu den albistearekin, bi urpekari anakonda batekin elkartu zirelakoa kontatzen baitu:


Amazonas ibaian urpean igeri egiten ari ziren bi pertsonak zazpi metroko anakonda bat aurkitu zuten ibai baten hondoan. Pertsona horiek arrain desberdinak arrantzatzen dituzte ibaian, eta animalia handiak ikustea ohikoa izaten dela diote brasilgo Amazonas oihan handi honetan.



- Erantzun galdera hauei:


1.- Non dago kokatuta Amazonas ibaia?


____________________________________________________________________



2.- Zenbat kilometro luze da Amazonas ibaia?


____________________________________________________________________



3.- Zer animalia mota daude Amazonas ibaian?


____________________________________________________________________



4.- Zer kontatzen du testuaren albisteak?


____________________________________________________________________


____________________________________________________________________



5.- Azaldu zer dakizun Amazonas ibaiari buruz:


____________________________________________________________________


____________________________________________________________________


____________________________________________________________________


2024(e)ko urriaren 10(a), osteguna

LH - 2. zikloa - DILEMA MORALA 5

 LH - 2. zikloa - DILEMA MORALA 5


Josuri beti gustatu zaio dantza egitea. Horregatik eskolako ballet taldean dantzatzen hasi da nahiz eta gelako batzuk esan dioten neskentzako ekintza dela. 

Egun gutxi daramatza taldean eta konturatu da taldeko neskek ez dutela behar den moduan onartzen. Taldean beti neskak egon direla esaten dute eta kurtso amaierako dantzan mutil batek dantzatzen badu, dantza itsusiagoa geratuko dela uste dute gainera. 

Eskolako mutil batzuekin ere arazoak izan ditu. Burla egiten diote neskekin dantzatzeagatik. Haietako batzuen ondotik pasatzen denean barre egiten dutela konturatu da. 
Josu balletarekin ilusionatuta dago eta dantzatzen jarraitzea gustatuko litzaioke baina hoberena uztea dela pentsatzen du. Horrela ez dio inork burlarik egingo eta ez du problemarik sortuko. 

Balleta utzi behar duela uste duzu? 

--------------------------------------------

Hausnarketarako puntuak ikasleekin lantzeko (Irakaslearentzako):
Dilema honek, genero berdintasuna lantzeko aukera ematen digu. Gaur egun, gero eta ohikoagoa da antzina mutilentzako bakarrik ziren ekintzetan neskak ikustea eta alderantziz. Zentzu horretan gizartea berdintasunaren bidean hazten ari da eta garrantzitsua da irakasle moduan berdintasunaren balore hauek gure ikasleei transmititzea.

LH - 2. zikloa - DILEMA MORALA 4

 LH - 2. ZIKLOA - DILEMA 4


Irakasleak ez du gogoratzen noiz jarri duen Ingeleseko kontrola eta ikasleei galdetu die gogoratzeko. Guztiek dakite kontrola astelehenean jarri duela baina Ikernek eskua altxatu eta ostiralean jarri duela esan dio. Ikernek esandakoa entzun dute baina isilik gelditu dira. 


Horrela, ikasteko egun gehiago izango dituzte. Irakasleak, bere agenda begiratu du eta astelehenera aldatzea proposatu die ikasleei. 


Orduan, guztiak ezetz esaten hasi dira eta aitzakiak asmatu dituzte irakasleak eguna ez aldatzeko. 


Zuk ere horrela jokatuko al zenuke?


-----------------------------------------------------------------


Hausnarketarako puntuak ikasleekin lantzeko (Irakaslearentzako):


Argi dago gizarte honetan aurkezten zaizkigun aukerak aprobetxatu behar ditugula baina aukera batzuk hartu baino lehen gauzak ondo pentsatu behar dira. Ez dago ondo pertsona baten despistea aprobetxatzea gure probetxurako. Zoritxarrez, asko dira pertsona ahulez aprobetxatzen diren pertsonak eta injustizia horiekin amaitu behar dugu.




LH - 2. zikloa - DILEMA MORALA 3

LH - 2. ZIKLOA - DILEMA 3

Gaur Josebaren urtebetetzea da eta arratsaldean bere urtebetetze festa gelakideekin

nola antolatuko duen pentsatzen ari da. 


Bere etxe aurrean dagoen futbol zelaian partidu bat jolastera gonbidatuko ditu

eta gero bere etxera joango dira merienda jatera. Josebak gelakideekin

komentatu du pentsatutako eta gehienei ondo iruditu zaie. 


Baina Ikerrek gelako batzuekin hitz egin du eta badago talde bat futbola

gustatzen ez zaiena eta urtebetetze festan aspertuko direnak. Edurnek,

futbolean jolastea gustuko duen ikasleak, saskibaloi partidu bat jolastea

proposatzen du futbolera jolastu beharrean. Modu honetan, guztiek

parte hartuko dute. 


Josebari ez zaio saskibaloia gustatzen baina saskibaloira jolasten

badute guztiek ondo pasatuko dutela eta bere urtebetetze festa arrakastatsua

izango dela pentsatzen du. 

Josebak egin duen gauza bera egingo al zenuke? 

---------------------------------------------------------------------------------

Hausnarketarako puntuak ikasleekin lantzeko (Irakaslearentzako):


Ikasle guztiek ekintza batean parte hartzen dutenean, primeran pasatzen dute.

Izan ere, ikasle guztiak zoriontsu daude eta zoriontasun hori partekatu egiten da.

Lagun talde bat pozik ez dagoenean, ordea, gainontzekoei ere eragiten die.

Hori dela eta, talde osoarentzako zoriontasunean pentsatzen dugunean,

zeharka bada ere gure zoriontasunean pentsatzen ari garela ulertu behar dute.



DILEMA MORALA (LH - 2.Z / 2. dilema)

DILEMA MORALA (LH - 2.Z / 2. dilema)


Josune normalean gaizki portatzen da eskolan eta sarritan gelakideak molestatzen eta zirikatzen ditu.

Gainera, ez die gainontzeko ikaskideei behar den moduan ikasten uzten.

Baina atzo, normalean baino hobeto portatu zen eta irakasleak sari bat eman zion bere jarrera onarengatik.

Maialen, ordea, ez dago ados Josunek jasotako sariarekin. Maialen orokorrean ondo portatzen da

eta irakasleak ez du inoiz bere jarrera egokia saritu.

Ikasle gehienek Josune zoriondu dute eta egun guztietan jarrera ona izatera animatu dute.

Baina Maialenek ez du Josune zoriondu uste duelako jaso duen saria ez dela bidezkoa.

Maialenek egin duen gauza bera egingo al zenuke?

-------------------------------------------------------

Hausnarketarako puntuak ikasleekin lantzeko (Irakaslearentzako):

Ikasleek ulertu behar dute pertsona guztiak ez daudela baldintza berdinetan.

Pertsona batzuei egindako esfortzua saritu behar zaie, nahiz eta beste batzuk gauza berdina lortzeko

esfortzurik egiten ez duten. Konparaketak ez dira onak. Horregatik, garrantzitsua da norberak ahalik

eta gehien gehitzea ingurukoek zer egiten duten begiratzen egon beharrean.


Dilema moralak

Dilemek pentsa arazi egiten gaituzte. 
Zer egingo genuke egoera jakin batean?

Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

Dilema 1 

Dilema 2

Dilema 3 

Dilema 4 

Dilema 5 


Lehen Hezkuntzako 2. zikloa

Dilema 1 

Dilema 2

Dilema 3 

Dilema 4 

Dilema 5 

Dilema 6


Lehen Hezkuntzako 3. zikloa

Dilema 1 

Dilema 2

Dilema 3 

Dilema 4 

Dilema 5 


Dilema moralak - LH - 2. zikloa - dilema 1 -

LH - 2. zikloa - Dilema 1 

Eskolako txirrinak jo du eta ikasleak eskolatik ateratzen hasi dira. Aitor, inoiz baino zoriontsuago dago. Etxera heltzean atzo oparitu zioten joko berri batekin jolastuko duelako. Gainera irakasleak ez du etxerako lanik bidali. 

Eskolako irteeran Ainara bere laguna ikusi du jostailu batekin jolasten. Ainarak, laguntza eskatu dio apurtu zaion jostailua konpontzeko. 

Aitorrek normalean oso ondo konpontzen ditu apurtutako gauzak. Baina Aitor nahastuta dago. Berak, joko berriarekin jolastera joan nahi du baina badaki Ainarari laguntzen badio ez diola denborarik emango joko berriarekin jolasteko. 

Gainera, bihar ez du denborarik izango jolasteko irakasleak etxerako lanak bidaliko dituelako eta gero ingeleseko partikularrera joan behar delako… Aitor zalantzan dago. Ate aurrean gelditu da zer egin ez dakiela. 

Zuk zer egingo zenuke Aitor izango bazina? 

-----------------------------------------------------------------

Hausnarketarako puntuak ikasleekin lantzeko (Irakaslearentzako) 

Ikasleek ulertu behar dute zaila izaten dela gustatzen zaizkigun gauzei uko egitea beste zeregin batzuk daudenean. 

Baina ulertu behar dute, gauza bakoitzerako momentu jakin bat dagoela eta sarritan, ondo egindako lanaren ondoren egiten ditugun gauzak gehiago disfrutatzen ditugula. 

-------------------------------------------------------------------

Hausnarketa honekin batera hurrengoa aipatu dezakegu: 

-Norbaitek zure laguntza behar izan ezkero eta egiten ari zarena ez bada hil edo biziko zerbait, utzi egiten ari zarena pertsona horri laguntzeko.

2024(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

Gimnasia erritmikoa

 Gimnasia erritmikoa 

Gimnasia erritmikoa hainbat diziplina batzen dituen kirola da: balleta, gimnasia eta dantza, eta hainbat objekturen erabilpena egiten da: soka, uztaia, pilota, mazoak eta zinta.
Kirol horretan, erakustaldiak zein lehiaketak egiten dira eta bertan gimnastak musika segitzen du mugimenduen erritmoa mantendu ahal izateko. Bi eratara praktika daiteke: banakakoan eta taldean. Gimnasian erritmikoan harmonia, grazia eta edertasuna garatzen dira mugimenduen bitartez, musika eta teknikaren arteko nahasketa batean, ikuslearen asetze bisuala lortzeko. Bereziki emakumeek praktikatzen duten arren, azken urteetan gizonezkoen partaidetza handitzen ari da. Probak tapiz baten gainean egiten dira eta banakakoen ariketek 90 segunduko eta taldekoek 150 segunduko luzera izaten dute.
Beste gimnasia diziplina batzuen antzera, Rousseau-ren ikerketetan oinarrituta dago, denboran zehar eraldatua izan dena, beti musika eta dantzari lotuta, 1930 hamarkadan Sobietar Errepublikan kirol moduan ezarria eta Alemanian aparatuen erabilera sartuta.
Nazioarteko Gimnastika Federazioak zuzentzen du, eta horrek sortzen ditu puntuazio kodeak eta antolatzen ditu eliteko nazioarteko txapelketa nagusia: Olinpiar Jokoak, Munduko Txapelketa, Munduko Kopa eta Europako Txapelketa.


Gimnasia erritmikoaren historia


1930. hamarkadan sortzen den kirola da, SESBn (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna). Kirol hau bereziki emakumeentzako soilik sortu zen, eta bere aurrekariak XVIII. mendean Europa mendebaldeko mugimendu eta sistema gimnastiko ezberdinak izan ziren.

Gaur egun gimnasia erritmikoa ezagutzen dugun moduan 1950eko hamarkadan garatu egin zen. 1963. urtean, Budapest hirian lehenengo Gimnasia Erritmikoko Nazioarteko Txapelketa antolatu zen. Urtebete beranduago ofizialki onartu zen. Lehenengo munduko txapelduna Ludmila Savinkova, Sobietar Batasunekoa izan zen. 1975. urtean Gimnasia erritmikoko lehenengo Batzorde Teknikoa eratu zen eta 1963. urtean Gimnasia erritmikoko lehenengo mundu kopa ezarri zen.

1984. urtean Los Angelesko Joko Olinpikoetan diziplina olinpikoa izatera pasa zen. Lehenengo Olinpiadetako banakakoen atalean urrezko domina Lori Fung eraman zuen. Taldekako atala 1996. urtean onartu zen, Atlantako Joko Olinpikoetan. Orduan Espainiak jaso zuen urrezko domina. Gimnasia Erritmikoak arrakasta itzela izan ohi du Olinpiadetan, zuzenean ikusteko erakargarritasun handia dela eta ekitaldien sarrerak agortzeko lehenengoak izan ohi dira.

Gaur egun, Bulgaria, Italia, Bielorrusia eta Errusia munduko lehenengo postuetan daude. Mundu mailan nesken artean gimnasia erritmikoa gehien praktikatzen den kirola izan ohi da.
Nazioarteko Gimnastika Federazioak emakumezkoen modalitatea onartzen du bakarrik. 70. hamarkadan zehar gizonezkoen kategoria ezagutzera eman zen, eta 2003an gizonezkoen lehenengo munduko txapelketa ospatu zen. Espainiako federazioak gizonezkoen parte hartzea onartu egin da.


Gimnasta baten ezaugarriak eta prestakuntza


Gimnasta baten kirol ibilbidea motza izaten da beste kirol batzuekin konparatuz. Normalean, oso gaztetan hasten da kirola praktikatzen, junior kategorian 13 betetzen diren urtean, eta senior kategorian 16 betetzen diren urtean sartzen direlarik. Forma fisiko hoberena adoleszentzian lortzen da (15-19 urte), nahiz eta azken urteetan gero eta arruntagoa den puntu hori 20 urte baino gehiagorekin lortzen duten gimnastak ikustea. Almudena Cid eta Carolina Rodriguez-ek txapelketa internazionaletan parte hartu zuten 28 eta 30 urterekin, eliteko gimnasta karrera luzeendunak kontsideratuz.

Gimnasta hauen gorputza, gimnasta artistikokoena baino meheagoa eta definizio gutxiagokoa izan ohi da. Kirolak duen koordinazio eskakizun altuaren ondorioz, simetria eta bilateralitate printzipioak oinarrizkoak dira, exekuzio on bat lortzeko.

Duen zailtasun teknikoa eta hau adin laburrean lortzeko beharra direla eta, kirolean ahalik eta lehen hasi beharra dago (2-6 urterekin), maila altura iritsi nahi bada. Kirolak eskatzen dituen edertasuna, harmonia eta kemena erakutsi ahal izateko, gimnastak beharrezkoak izango ditu indarra, potentzia, malgutasuna, arintasuna, trebetasuna eta erresistentzia.

Orokorrean esan daiteke, gimnastikak hiru alderdi garrantzitsu landu behar dituela: gorputz mugimendua, aparatuen erabilera eta musikarekiko lotura.

Prestakuntza modura, gimnasta eskola adinean hasten da mugimendu teknikoak lantzen. Aparatuen erabilera gutxinaka egiten da, kirolaria aparatu bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen joan ahal izateko. Prestakuntza hau etorkizunerako egiten da, non gimnastak aparatuekiko eta gorputzarekiko kontrola irabaziko duen. Entrenamendua ematen den bitartean, oso garrantzitsua izango da elikadura egoki bat mantentzea, errendimendu ona eduki ahal izateko.



Mugimenduak

Gorputz mugimenduak deiturikoak izango dira banakako eta taldekako ariketen oinarria, eta hauek hanka baten edo biren gainean, norabide eta plano ezberdinetan, toki aldaketarekin edo gabe eta gorputz osoaren mugimenduekin koordinatuta izan daitezke. Mugimendu hauen eta musikaren erritmoaren eta nortasunaren arteko harmonia bat mantendu beharko da. Gorputz mugimendu nagusiak hurrengoak dira:

  • Jauziak: airean forma bat mantentzean datza. Zailtasun elementu bezala kontatua izan dadin, altuera, forma garbia eta aparatuaren mugimendu batekin koordinatuta egotea izan beharko ditu. Jauzi adibide batzuk dira: zankada (grand jeté), kosakoa, cabriole eta butterfly.
  • Orekak: gimnastak orekan dagoela figura bat mantentzen du, segundu batez baino gehiagoz, normalen hanka baten gainean. Relevén edo oin osoaren gainean edo beste gorputz atalen gainean ere egin daitezke, beti aparatu mugimendu batekin koordinatuta. Adibide batzuk dira: passé, penché, arabesque eta attitude.
  • Birak: oreketan bezala, relevén, oinaren gainean edo beste gorputza zatien gainean egiten dira. Kasu honetan, gimnastak figura bat mantentzen du gutxienez 360 graduko bira egiten duen bitartean, forma mantenduz. Hauek ere aparatu mugimendu batekin koordinatuta egon behar dira. Bira adibide dira: passé eta fouetté.
  • Malgutasuna eta ondak: oin baten, bi oinen edo beste gorputza atal baten gainean egin daitezke, eta apratu mugimendu batekin koordinatuta egin behar dira. 2013-2016 puntuazio kodean desagertu egin zen talde hau. 2021-2024 puntuazio kodean berriz ondak beharrezko multzoa bihurtu dira.


Elementuak

Gimnasia erritmikoan elementu ezberdinak daude, adibidez jantzia eta aparatuak: soka, uztaia, pilota, mazoak eta zinta. Ikus ditzagun:
  • Jantzia. Gimnastek erabiltzen dituzten jantziak aldatzen joan dira historian zehar, lehen urtetako maillot sinpleetatik gaur egungoetara. Oraingo maillotek diseinu konplexuak eta itsatsitako milaka Swarovski markako harri bitxiak izaten dituzte. Maillot hauek ezin dira transparenteak izan eta eskoteak ezin du jaitsi omoplatoen beheko puntutik eta esternoiaren erditik. Oinei dagokionez, gimnastek punterak erabiltzen dituzte, behatzak ezkutatzen dituena, txuriak edo haragi kolorekoak izan daitezkeenak. Ilea jasota joan behar da, eta taldeko gimnasta guztiek modu berean jaso behar dute.
  • Aparatuak. FIG-ak urtero kategoria bakoitzean erabiliko diren aparatuak aukeratzen ditu (bostetik lau erabiltzen dira). Ondoren, aparatu bakoitzaren ezaugarriak aipatzen dira.
    • Soka. Sokarekin birak, kolpeak, jauziak eta jaurtiketak egiten dira. Sokak lurrean jotzen badu penalizazio bat jasoko da. Gaur egun sokaren iraungarritasuna zalantzan jartzen ari da gutxien garatu den tresna delako. Hala ere, oraindik indarrean dago banakako eta taldeetako atalean.
    • Uztaia. Gorputz osoa uztaitik igarotzeko mugimenduak. Egurrezko eta plastikozko materialez egindako uztaiak 80 eta 90cm arteko diametroa izan ohi du. Uztaiarekin mugimendu koordinatu eta aldakor asko egiten dira, orokorrean jaurtiketak eta biraketak mugimenduak ezagunak dira. Uztaiarekin mugitzean gimnastaren malgutasuna erakusten da, uhinak sortzen, jauziak, orekako ariketak eta birak egiten dira.
    • Pilota. Pilotaren kasuan kirolariak ez du inoiz eramateko indarrik erabiliko. Pilota ez da inoiz lurrean geldirik egon behar, beti biraka. Mugimenduen artean garrantzitsuenak: erreboteak, birak, zortzi formako formak, jaurtiketak, beso eta hankekin jasoketak. Jaurtiketak gorputz guztiarekin egiten dira, hanketatik hasita, hauekin inpultsoa hartuz, eta besoetara, hauekin jaurtiketaren norabidea markatuko dugu. Pilota jasotzeko orduan zaratarik ez ateratzeko, besoak erabat luzatzen dira. Boteek ere isilak izan behar dute; horretarako, jaurtiketetan egiten den bezala pilotaren ibilbidea eskuekin jarraitzen da. Biraketak pilota gorputzetik edo lurretik biratzen dugunean izaten dira. Biraketa irauten duen bitartean pilotak ez du saltorik eman behar.
    • Mazoak. Mazoekin errotatxoak, birak, jaurtiketa eta bestelako figurak sortzen dira. Mazoak elkarri jotzean indar gutxirekin egin behar da. Tresna honek bi eskuetan zehaztasun maila altua eskatzen du.
    • Zinta. Zintarekin airean eratzen diren formak garrantzia dute. Espiralak, sigi-saga, jaurtiketak eta abar. Zintaren bukaerak beti mugimenduan eta airean egon behar du.
Gimnasta bat zintarekin ariketa burutzen.


Gimnasia erritmikoaren oinarriak

  • Formatua: kirol hau banaka edo bost gimnastaz osatutako taldean praktika daiteke.
  • Ofizialki taldeak 5 kidez osaturik, aukeran 5 tresna berdin eraman ala hiru tresna berdinarekin eta bik beste batekin. Hala ere, hasieran 6 gimnasta parte hartzen zuten, 80. hamarkadan 8 izan ahal ziren. Taldean egindako ariketa bat 2 minutu eta erdikoa izan behar da, eta banakakoetan minutu eta erdi.
  • Puntuatzeko era: ariketa baten azken emaitza zailtasuna eta exekuzioaren emaitzen batuketa izango da. Alderdi bakoitza 10 puntuz balora daiteke gehienez. Beraz gehienez azken puntuazioa 20 puntutara hel daiteke. Bestetik, gimnastak egindako hainbat akats puntuak ken diezaizkioke.
    • Zailtasunaren putuazioa montaiaren balio teknikoan datza. Honetan behatzen dira erabili dituen gorputz tekniken zailtasunak eta tresnak erabiltzeko zailtasun maila. Gorputz zailtasunetan jauziak, malgutasunak, uhinak, biraketak eta orekak kontutan hartuko dira, eta tresnei dagokionez, jaurtiketa, arriskua, akrobaziak eta bestelako elementu berritzaileak.
    • Artiskikoaren puntuazioa berez muntaiak duen balore artistikoan datza. Kontutan hartuko da musika, koreografiaren edertasuna, mugimentuen aniztasuna.
    • Exekuzioari dagokionez musikalki elementu guztien balorazioa egingo da ,eta nola ez, gimnastek egin behar dituzten mugimenduen zehaztasuna behatuko da. Mugimentu guztiak izan ohi dute eredu bat eta honekin konparatzen dira. Eredu honekiko akatsak gehitu egiten dira eta bukaeran jokaldiaren balioari kentzen zaio.

    • Penalizazioak:
      • Tresnak beti mugimentuan egon behar du.
      • Ariketak musikarekin ongi koordinaturik egon behar du.
      • Zailtasun mailak agerian geratu behar du.
      • Pasu ez erritmikoak penalizatuko dira.
      • Baimenduta ez dagoenean eskuak erabiltzean.
      • Tresna edo pertsonaren dantzalekutik irtetzea.
      • Edozein jantzi ez ofiziala erabiltzea.
      • Entrenatzailearen komunikazioa gimnastarekin ariketa burutzen ari den bitartean.


---------------------------------------------------------------

Galderak:

1.- Gimnasia erritmikoak zeintzu disziplina batzen ditu bere baitan?

2.- Gimnasia erritmikoa praktikatzerakoan zeintzu objetu erabiltzen dira?


3.- Zein urtetan eta non sortu zen gimnasia erritmikoa?


4.- Zein urtetan eta non kirol olinpikoa pasatu zen izatera?


5.- Gimnastak zenbat urterekin hasten dira kirol hau praktikatzen?

Eta zenbat urterekin bukatzen dute txapelketetan parte hartzen?


6.- Zeintzu dira gimnasia erritmikoaren mugimenduak?


7.- Nolako jantzia eramten dute gimnastek?


8.- Zeintzuk dira gimnasia erritmikoaren aparatuak?


9.- Gimnasia erritmiko bakarka edo taldeka praktikatu daiteke,

taldeek zenbat gimnasta izaten dute?

10.- Gimnastaren ariketaren emaitza nola baloratzen dute epaileek,

zein da puntuatzeko era?