2024(e)ko urriaren 10(a), osteguna

Dilema moralak - LH - 2. zikloa - dilema 1 -

LH - 2. zikloa - Dilema 1 

Eskolako txirrinak jo du eta ikasleak eskolatik ateratzen hasi dira. Aitor, inoiz baino zoriontsuago dago. Etxera heltzean atzo oparitu zioten joko berri batekin jolastuko duelako. Gainera irakasleak ez du etxerako lanik bidali. 

Eskolako irteeran Ainara bere laguna ikusi du jostailu batekin jolasten. Ainarak, laguntza eskatu dio apurtu zaion jostailua konpontzeko. 

Aitorrek normalean oso ondo konpontzen ditu apurtutako gauzak. Baina Aitor nahastuta dago. Berak, joko berriarekin jolastera joan nahi du baina badaki Ainarari laguntzen badio ez diola denborarik emango joko berriarekin jolasteko. 

Gainera, bihar ez du denborarik izango jolasteko irakasleak etxerako lanak bidaliko dituelako eta gero ingeleseko partikularrera joan behar delako… Aitor zalantzan dago. Ate aurrean gelditu da zer egin ez dakiela. 

Zuk zer egingo zenuke Aitor izango bazina? 

-----------------------------------------------------------------

Hausnarketarako puntuak ikasleekin lantzeko (Irakaslearentzako) 

Ikasleek ulertu behar dute zaila izaten dela gustatzen zaizkigun gauzei uko egitea beste zeregin batzuk daudenean. 

Baina ulertu behar dute, gauza bakoitzerako momentu jakin bat dagoela eta sarritan, ondo egindako lanaren ondoren egiten ditugun gauzak gehiago disfrutatzen ditugula. 

-------------------------------------------------------------------

Hausnarketa honekin batera hurrengoa aipatu dezakegu: 

-Norbaitek zure laguntza behar izan ezkero eta egiten ari zarena ez bada hil edo biziko zerbait, utzi egiten ari zarena pertsona horri laguntzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina