2025(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

Historiaurrea - galdetegia




Galdetegi hau Historiaurreari buruzko ezagutzak modu ludiko eta dibertigarrian ebaluatzeko diseinatuta dago: 


1.- Historiaurreko zein garaitan agertu zen nekazaritza?

  • Paleolitoan.
  • Neolitoan.
  • Metalen aroan.


2.- Giza espezie hauetatik, zein agertu zen aurrena?

 

  • Homo habilis.
  • Homo erectus.
  • Homo sapiens.
  • Homo Neanderthalensis.

3.- Zein giza espezieri egozten zaio sua aurkitzea?

  • Homo habilis.
  • Homo erectus.
  • Homo sapiens.
  • Homo Neanderthalensis.

4.- Nola deitzen zaio gizakiaren lehen arbasoak agertu eta idazkera asmatu arteko aldiari?

  • Paleolitoa.
  • Neolitoan.
  • Metalen aroa.
  • Historiaurrea.

5.- Zenbat etapatan banatzen da historiaurrea?

  • Paleolitoan.
  • Neolitoan.
  • Metalen Aroan.
  • Aurreko hirurak.

6.- Nola esaten zaio primateetatik bereizten gaituzten ezaugarriak eskuratzeko prozesuari?

  • Antropomorfismoa.
  • Hominizazioa.
  • Garapen kognitiboa.
  • Aldaketa.



7.- Non bizi ziren Paleolitoan?

  • Nomadak ziren, batzuetan adarrez egindako txaboletan bizi ziren edo kobazuloetan babesten ziren.
  • Sedentarioak ziren, txabolak eta auzoak eraiki zituzten erreken ondoan.

8.- Zertaz elikatzen ziren Paleolitoan?


  • Ehiztariak eta biltzaileak ziren, beraz, ehizatzen eta arrantzatzen zutenaz elikatzen ziren, nahiz eta elikagai gehienak fruituak eta sustraiak biltzetik etorri.
  • Nekazaritza eta abeltzaintza baliatuz alikatzen ziren, ehiza eta arrantzaz gain.


9.- Zer materialez eginak zeuden Paleolitoko tresnak?

  • Buztinaz (lurra).
  • Kobrea eta brontzeaz.
  • Harriz eta hezurrez.
  • Egurraz.


10.- Zer ehiza-teknika ez zen erabiltzen Paleolitoan?

  • Segada.
  • Arrantza arpoiekin.
  • Ehiza larriarekin.
  • Etxekotutako animaliak hiltzea zen erabiltzen ez zena, Neolitoan etxekotu baitziren animaliak.


11.- Zerk ahalbidetu zuen hotzari aurre egitea, elikagaiak prestatzea eta animalia basatiak uxatzea?

  • Nekazaritza.
  • Harrizko tresnak.
  • Sua menderatzea.
  • Labar artea (hormetako margolanak / arte rupestre)


12.- Historiaurreko zein alditan agertu zen labar-artea animalia oso errealistak eta polikromatuak (hainbat koloretakoak) irudikatuz?

  • Paleolitoan.
  • Neolitoan.
  • Metalaren aroan.


13.- Zer izen dute sexu-organoak oso garatuta dituzten eta ugalkortasuna bultzatzeko egiten zirela uste den emakumeen estatuatxoek?

  • Bustoak.
  • Maria.
  • Venus.
  • Eva.


14.- Nola deitzen zaio nekazaritza eta abeltzaintza agertzeari, sedentarizazioari, harri leunduari eta zeramikari?

  • Desarrollismoa (garapena).
  • Paleolitoko krisia.
  • Neolitoko iraultza.
  • Metalen aroa.

15.- Zer izen du herrixketatik kanpo egon ohi zen ehorzketa neolitikoen multzoak?

  • Metropolia.
  • Nekropolia.
  • Akropolia.
  • Megalopolia.

16.- Zertaz ari gara Arte neolitikoaz ari garenean?

  • Giza irudiak eta animaliak agertzen dira, oso eskematikoak, eszenak irudikatzen dira eta kolore bakarrekoak izan ohi dira.
  • Animalia-irudi nagusiak agertzen dira, eszenarik osatu gabe, oso errealistak eta kolore askotakoak.



17.- Historiaurreko zein alditan ekoizten dira zeramikazko ontziak?

  • Paleolitoan.
  • Neolitoan.
  • Metalaren aroan.


18.- Zein hiru zatitan banatzen da Metalen Aroa eta zein ordenatan?

  • Burdin aroa, Kobre Aroa eta Brontze Aroa.
  • Brontze Aroan, Kobre Aroan eta Burdin Aroan banatzen da.
  • Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa.
  • Burdin aroa, Brontze Aroa eta Kobre Aroa.


19.- Zer aldaketa ekarri zituen bizimoduan Metalen Aroak?


  • Merkataritzaren garapena
  • Herrixka txikiak hiri bihurtzea
  • Lanaren espezializazioa eta zatiketa sozialen agerpena ekarri zituen.
  • Aurreko hirurak.


20.- Zein monumetu megalitiko da hau?

  
  • Trikuharria (dólmen)
  • Menhirra (menhir)
  • Harrespila (cromlech)


21.- Zein monumetu megalitiko da hau?

  • Trikuharria (dólmen)
  • Menhirra (menhir)
  • Harrespila (cromlech)


22.- Zein monumetu megalitiko da hau?

  • Trikuharria (dólmen)
  • Menhirra (menhir)
  • Harrespila (cromlech)



23.- Zer giza espezieren aztarnak aurkitu dira Atapuercan (Burgos)?

  • Homo hábilis.
  • Homo antecessor.
  • Homo Neandertal.
  • Homo sapiens.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina