2024(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

Aro Garaikidea (1789 - 2024)

Aro Garaikidea (1789 - 2024)


Frantziako Iraultza (1789), herritarrek beraien herrialdearen kudeaketaren ardura hartu zuten, erregeak alde batetara utziz, batzuk gillotinan bukatu zutelarik.

Aro Garaikidea XVIII. mendean hasi zen Frantziako Iraultzaren piztean. Garai honetan filosofiak eta pentsamenduak zientziari balioa eman zion, bere metodo zientifikoa beste diziplina batzuetara hedatuz.

Horrela, frogatu ezin ziren ideiak alde batetara uzten hasi ziren, sinismenak adibidez. Zentzutik urrun zeuden ideiek erabateko mespretxua jaso zuten eta esperientzia konkretua gailendu zen.

Erlijioa eta Zientziaren arteko talka eman zen.

Aro Garaikidean arrazoi zientifikoak balio handi hartu zuen, erlijioarenarekin alderatuz. Gizakiarentzat erabilgarria izan daitekeena soilik aztertzeko ardura soilik kontutan hartzen hasi ziren. Pertsonek beren ideiak berretsi zituzten errealitate konkretuarekin, esperientzia sentsorialak alde batetara utziz.  Gizakiak arrazoiak eta fenomenoak zergatik gertatzen diren aztertzen uzten du eta prozesuak, fenomeno horiek gertatzen diren legeak, aztertzen hasten da.

Industria Iraultza (1840 - 1880)

Gizakiak lan egiteko makinak erabiltzen hasi ziren.


Lehen lantegiekin gizakiak produktuak azkarrago egiten zituen.

Aro Garaikidea Industria Iraultzetan Mendebaldeko sistema kapitalistaren garapena eta finkatzeak markatu du, eta, ondorioz, Europako potentzia handiek lurraldeen, lehengaien eta kontsumo-merkatuen inguruan izandako liskarrek.

Lehen Gerrate Mundiala (1914-1918)

Aro garaikidean, Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak gertatu ziren. Mundu gerren gertaera honek herrialde ezberdinen arteko konfidantza falta ekarri zuen: Estatu Batuak (EE.UU / USA) eta Sobietar Batasunaren artean (URSS). Garai honi Gerra Hotza deitu zitzaion. 

Españako Gerra Zibila


Aro Garaikidean beste gerra batzuk ere izan ziren; Españako Gerra Zibila adibidez (1936-1939). 

Washap (2009)

Gerrez gain Aro Garaikidean  aurrerapen zientifiko eta teknologiko handiak izan ziren: espazio-industria, robotak, ordenagailuak, internet, telefono mugikorrak (1973) eta sare sozialak asmatu zirelarik: Face-book (2004), YouTube (2005), Twitter - X (2006), Spotify (2006), Washap (2009), Instagram (2010), Telegram (2013) eta Tik Tok (2017). On line bidezko lehen enpresak hauek izan ziren: Amazon (1995, USA) eta Shein (2005, China).

Aro Garaikideko gertaerak:

- Aurrerapen zientifiko eta teknologiko handiak (trena, motordun ibilgailuak)

- Aurkikuntza geografiko handiak, lurraren gainazalaren zatirik handiena ezagutzea ahalbidetu zutenak; Ipar poloen konkista (1909 eta Hego poloak (1911), Everest gailurrak (1953)

- Iraultzak, gerrak eta momentu esanguratsuak:

    •  Frantziako Iraultza (1789-1792).

    •  Napoleonen Inperioa (1799 - 1815).

    •  Industria Iraultza (1840 eta 1880) eta makinen asmakuntza:

      • Lantegien edo fabriken sorrera.

      • Aisialdiaren eta gaur egungo kirolaren sorrera: 

        • Football (1863), 

        • Rugby (1823), 

        • Básquetbol (1891).

    •   Makina berrien asmakuntza: 

      • Lurrunezko trena (1804).

      • Kotxea (1886).

      • Hegazkina (1903).

    •  Olimpiada Modernoak (1896, Atenas, Grecia)

    •  Errusiako Iraultza (1905 eta 1917).

    •  Lehen Mundu Gerra (1916-1919).

    •  Españako Gerra Zibila (1936-1939).

    •  Bigarren Mundu Gerra (1939-1945).

    •  Nazio Batuen Erakundearen sorrera (NBE, 1945).

    •  Gerra Hotza (1945 - 1989).

    •  Gizakia Ilargian (1969).

    •  Internet-en asmakuntza (1969, USA).

    •  Berlingo harresiaren erorketa (1989) eta SESB ohia desegitea.

    •  New Yorkeko erasoa (2001, USA) Dorre bikien erorketa.

    •  Sare sozialak: Face-book (2003).

    •  Ukraina - Errusia gerra (2022-      )

    •  Palestina - Israel gerra (2023 -      )



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina