2023(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Gramatika - euskara: IZENA, ADJETIBOA eta ADITZA

 GRAMATIKA - EUSKERA

  

IZENA (berezia / arrunta)

ADJETIBOA

ADITZA + aditz laguntzailea


GRAMATIKA - teoria:


  • IZENA: nork egin duen ekintza edo zer (gauza, animalia, landarea edo/eta  tokia adierazten du.

    • Bi izen mota daude: 

      • Izen berezia (Aitor, Itxaso …).

      • Izen arrunta (neska, mutila, kamiseta, baloia, herria, zuhaitza …).


  • Aitorrek kamiseta horia erosi du.

    • Nork erosi du kamiseta horia?

    • Aitorrek (izena)


  • ADJETIBOA: izenari galdetuz (nolakoa?) dakigu zein den adjetiboa. 

    • Aitorrek kamiseta horia erosi du.

      • Nolako kamiseta du Aitorrek?

      • Horia (adjetiboa).


  • ADITZA: ekintza adierazten du.

    • Aitorrek kamiseta horia erosi du.

      • Zer egin du Aitorrek?

      • Kamiseta horia erosi (aditza).


Azpimarratu esaldi hauetako izena (I), adjetiboa (ADJ) eta aditza (A) + aditz laguntzailea (A-L).


Itxaso mendi handitik etorri da.

  (I)              (I)           (ADJ)        (A)     (A-Lag)

  izen              izen

berezia         arrunta

  



  • -Izena: nor etorri da mendi handitik? Itxaso

  • -Adjetiboa: nolakoa da Itxaso etorri den mendia? handia

  • -Aditza: zer egin du Itxasok mendi handitik? etorri

  • Aditz laguntzailea: da


Izena (I), adjetiboa (ADJ) eta aditza (A) + aditz laguntzailea (A-L):



Kirolariek partido gogorra jokatu dute.


Itxaso eta Jon pertsona azkarrak etorri dira.


Mendizaleek bide luzea egin dute.


Gurasoek jai erraldoia prestatu dute.


Zaldi beltzak belarra jan du.


Arratoi txikiek zuloa egin dute.


Ermuan plaza handia egin dute.


Autopistan kotxe azkarrak ibiltzen dira.


Atzo goizean suge luzea ikusi nuen.


Bihar lasterketa gogorra izango dut.


Nire kotxe gorria saldu egin dut.


Irenek liburu ederra idatzi du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina