2023(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

Ulisesen bidaia

 ULISES, antzinako Greziako mitologiako heroia zen. Ulises Itakako erregea zen, eta Troyako guda irabazi zuen, Helena erregina erreskatatuz. Greziarren garaipenaren ondoren, urrun ibili zen hamar urtez, eta denbora horren buruan Itakara itzuli zen Penelopek inguruan zerabiltzan ezkongaiak hiltzeko asmoz. 

Odisea epopeian kontatzen dira Ulisesek izan zituen gorabeherak eta abenturak, eta Iliada epopeian gudari abil eta maltzur gisa ageri da. Artista askoren inspirazio iturri izan da.


ULISES ETA POLIFEMO 


Aspaldi handian, gerra izugarria sortu zen  Troian. Gerra amaitutakoan, gerlariak itsasontzietara igo ziren, beren erresumetara itzultzeko. Eta, ausartenen artean, horra Ulises, Itakako erregea.


Etxerako bidean, uharte batean gelditu ziren. Han, kobazulo baten barruan, Polifemo bizi zen, pertsonaia ikaragarria. Eta, ziklope guztiak bezala, begi bakarra. Polifemok, gerlariak ikusi orduko, amorruz eraso zien.


Ulisesek defentsa sutsua egin zuen. Eta, borrokan, begian lantza bat sartu ahal izan zion.


—Atzerritar madarikatuak! Akabatu egingo zaituztet! —oihukatzen zuen Polifemok, eta harrika jarraitu zuen ero moduan. Halaxe, Ulisesek eta haren lagunek ihes egin ahal izan zuten.


ULISES ETA TXERRIAK 


Hurrengo batean, ekaitz baten erruz, marinelak itsasoaren erdian galdu ziren. Zirze jainkosaren uhartean lehorreratu ziren. Marinel batzuek haren jauregira jo zuten, janari bila.


Zirzek eskainitako edabea edan, eta, ez bat ez bi, gizonak txerri bihurtu ziren.


—Ea, txerritokira, horixe da eta  zuen lekua!



Eta, itzultzen ez zirenez, Ulises bila joan  zitzaien.


—Sorgin gaizto halakoa! —oihu egin zuen, bere ontzikideak hala ikusita.


Ezpata eskuan, Ulisesek sorginkeria desegitera behartu zuen jainkosa. Beste  edabe baten bitartez, marinelek txerri izateari utzi, eta uharte hartatik alde egin ahal izan  zuten.


Ulisesek burutazio bat izan zuen.

Tiresias igarle zaharrari galdetzera joango gara. Hark esango digu etxera nola itzuli.

Marinelei beldur ikara sartu zitzaien.


—Etxera itzauli nahi dzue, beraz —esan zion Tiresiasek Ulisesi.

—Bai, baina nora ezean ari gara nabigatzen.

Polifemo itsu utzi zenuten eta! Haren aita Poseidonek, itsasoaren jainkoak, ez dizue uzten etxera iristen.

—Ziklope hura, Poseidonen semea al zen? Eta orain, zer egin behar dugu?

—Aldeko haizeak izango dituzue gidari. Baina bizkor ibili. Itakan, askok hilda zaudela uste dute, eta zure erresuma eta zure  emazte Penelope bereganatu nahian dabiltza.



ULISES ETA SIRENATXOAK  


Ontziak bideari  ekin zion berriz. Baina, halako batean, pare-parean, sirenen uhartea agertu zitzaien.

—Kontuz sirenen kantuarekin! —oihu egin zuen Ulisesek.

—Zer da hori?

—Haien kantak entzunez gero, konturatu gabe harkaitzen kontra egingo dugu arraun, eta hondoa jo!

Ulisesek masta nagusira lotu zezatela agindu zuen. kantuak entzun nahi zituen.

—Zuek, ordea, belarriak argizariz estali! Eta arraun egin, arraun uharte horretatik urrun!

—Zatoz, Ulises, zatoz —abesten zuten sirenek beren ahots xarmagarriekin.


Ulisesek mastatik askatzea nahi zuen, baina marinelek, zorionez, ez zioten jaramonik egin. Horrela, Berriz ekin zioten itsasaldiari.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina