Gosaria, hamarretakoa, bazkaria, merienda eta afaria.
Egunean hartzen dugun lehen jatordua eta garrantzitsuena gosaria da. Gauean zehar, gure gorputzak zituen erreserbak erabili ditu, horregaitik berriro pilatu behar ditugu energiak, egun osoan egoki funtzionatzeko.
Etxe askotan arazo bihurtzen da jatordu hau. Denak presaka gabiltza eta gose falta dugu! Egoera honek etxetik gosaldu gabe irtetzera eramaten gaitu. Hau, sarritan gertatzen denean begiradatxo bat egin behar diogu aurreko jatorduari, hau da, afariari. Eguneko azkenengo jatordu honek, zer ikusi handia du gosarian. Agian asko afaldu dugu? edo berandu? Eta ondorioz ez dugu goserik.
Azkenengo ikerketak diotenez gosaltzen ez duenak, pixu gehiegikeriarekin arazoak ditu. Honek egun osoan zehar pikatzeko ohiturarekin erlazioa izan dezake.Beraz, hasi gaitezen goizak lasaiago hartzen.
Gosaria
Ez dago gosari ideal bat, denetarik jan dezakegu. Gure gorputzak gasolina behar du lehen ordu hoietan: azukre azkarrak (zukuak eta frutak) eta azukre geldoak (ogia, zerealak, gailetak…) kontsumitzen dituelarik.
Adibideak:
- Esnea + gosariko zerealak + fruta
- Esnea + gailetak + konpota
- Esnea+ ogia + zukua
- Jogurta + gosariko zerealak + fruta
- Gazta+ ogia + fruta
Hamarretakoa
Hamarretakoa, ordu tarteko bat da eta ez da behar-beharrezko. Baina danok dakigu, gure gorputzak hobe funtzionatzen duela hiru lau orduro zerbait jan ezkero. Horrela, hurrengo jatordura lasaiago eta umore hobez iristen lagunduko digu.
Fruta izango da momentu honetarako egokiena. Baina gaileta edo zereal batzuengatik ere alda daiteke.
Bazkaria
Bazkaria da, eguneko janari gehien jaten dugun momentua. Kontutan izan, ez dela bakarrik urdaila betetzeko momentua. Besteekin erlazionatu, erlajatu eta ondo pasatzeko aprobetxatu behar dugu.
Asteko menua garaiz antolatuta egon behar da. Honela orekatua izango da. Menua egiterakoan kontutan izando dugu garaiko produktuak, urtaroaren arabera plateretan aldaketak izatea interesgarria da, kolore eta testurakin jolastuko dugu. Horrela aberatsagoak izango dira gure menuak eta denetarik jaten ikasiko dugu.
Adibidea:
- 1º platera: Patata, pasta, arroza edo potajea barazkiekin.
- 2º platera: Haragia edo arraina barazki edo entsaladarekin.
- Postrea: Fruta edo esnekia
- Ogia
Merienda
Merienda normalean, kalean egiten dugun jatordua da. Azken aldian, aberatsa da kaloria huts, azukre azkar eta koipe txarretan.
Ezin gara ahaztu, betiko bokadiloekin. Garrantzitsuak dira ondo xehetzen ikasteko. Azukre geldoekin eginak daude eta betekorrak dira. Opila industrialak eta goxokiak, egun berezietarako bakarrik utziko ditugu
Normalean, ematen ditugun produktuak bigunak dira eta honek arazoak ekar ditzazke ahoaren funtzionamenduan. Beraz, garrantzitsua da produktu gogorrak txikitzen ikasteko. Eta hortzak jausi eta bere lekura joateko.
Beste aldetik, fruta jateko momentu egokienetakoa izan daiteke ere.
Adibidea:
- Fruta + Ogia + atuna, urdaiazpikoa, gazta, txokolatea…
- Fruta + Esnekia + gaileta.
- Fruta + arroz esnea edo natila gailetakin.
Afaria
Afaria, eguneko azkenengo jatordua izanik, aurreko jatorduen arabera eratuta egongo da. Jatordu hau ahal den goizen egitera animatzen zaituztet. Horrela, gosarirako gose gehiago izango dugu eta loa hobea izango da.
Askotan afal ordurako oso nekaturik eta umore txarrez egoten gara eta horrek afari desegokiak egitera eramaten gaitu. Kasu honetan afariaren ordutegia aldatzea proposatuko nuke eta kasu batzuetan merienda errazioa txikitzea interesgarria izaten da.
Hurrengo egunerako motxila eta arropak gertu utzi horrela goizean lasaiago ibiliko gara.
Adibidea:
- 1º platera : Barazkiak , barazki krema edo zopa.
- 2º platera: Arraina edo arraultza barazki edo entsaladarekin.
- Postrea : Esnekia edo/eta esnea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina