IGELA ETA IDIA
Igelak ikusi zuen behin idi bat guztia
loditu ta gizen eginda zebilela zelaiko
larrean, ta begitandu zitzaion bera ere
hazi ta gizendu zitekeela idi hura bezala
bere azal ta larru zimurra betetzen
bazuen nolabait. Hasi zen bada puztu
ta haizez harrotzen bere larrua, ta jarri
zitzaion buruan hazi zela asko, ta
galdetu zion bere umeari idia beste ote
zen. Erantzuten dio ezetz, gutxiagoz
ere. Puztuagoa egin zen berriz puxika
bat balitz bezala. Puzka ta indarka
zebilela, horra non eztanda edo leher egin
zuen larrua etenda.
Ipuin honek erakusten digu ez dugula
harrotu behar; handiago, ederrago ta
aberatsago izan behar:
Aizez gizendua
laster da galdua
igoten duenak goregi
jo beharko du beregi
Bizenta Mogelek moldatuta
“Ipui onac” 1804
E4N_Igela eta idia
IRAKURRI AURRETIK
Zein mendetan argitaratu zen ipuina?
Sasoi horretan ohikoa zen emakume idazlerik egotea? Zergatik?
Zuen ustez, Bizentak berak asmatu zuen alegia?
IRAKURRI ONDOREN
Zenbat pertsonaia agertzen dira ipuinean?
Zer da alegia?
Alegiaren zatiak bereizi, zein zati dagokio?
- kontakizunari?
- azalpenari?
- irakaskizunari?
Nolakoa da igela?
Azaldu zure berbekin alegiaren ikaskizuna.
Ezagutzen duzu antzeko besterik? Kontatu zeure bikoteari.
ARIKETA OSAGARRIAK
Bilatu informazioa Bizenta Mogeli buruz.
Irakurri arretaz Bizentak idatzitakoa eta zuen iritzia eman:
“ Zortzi urte nituenean ikusirik nire neba, edo anaia ikasten
hasi zela gure osabarekin latinezko hizkera, jarri zitzaidan
buruan ikasi behar nuela nik ere. Hala, buruari neke gogorrik
eman gabe, loari bere orduak emanda, ta zigor zaurigarriaren
beldurrik ez nuela, jolasez bezala irten nuen nire asmoarekin.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina