2021(e)ko apirilaren 22(a), osteguna

Lehen Mundu Gerra / Gerra Handia (1914-1918)

 

Lehen Mundu Gerran soldadu ugari hil ziren.

1º Guerra Mundial (1914-1918)

ZEINTZUK IZAN ZIREN LEHEN MUNDU GERRAKO ARRAZOIAK ETA ONDORIOAK?

Lehenen Munduko Gerrari (1914-1918) “Gerra Handia” deitzen zaio. Europaren erdialdean gertatu zen gerra honetan pertsona ugari hil ziren. Hogei urte geroago Bigarren Mundu Gerra gertatuko zen (1939-1945).

Gerra Handiak (1914-1918) ia 15 milioi hildako eragin zuen, 8 milioi militarrak eta 6,6 milioi herritarrak edo zibilak. Gerra honetan borrokatu zuten soldaduen % 60a hil zen, eta beste asko zauritu edo/eta desagertu egin zirelarik. 4 urtetan soilik (1914-1918) Europaren biztanlegoak 15 milioi pertsona galdu zituen, ordurarte izandako gerrarik hilgarriena bihurtuz.




LEHEN MUNDU GERRAREN ARRAZOIAK, ZERGATIK GERTATU ZEN?

Lehen Mundu Gerra arrazoi ezberdinengatik gertatu zen, baina Europako herrialde ezberdinetako aliantza ezberdinetan oinarrituta dago. Bi talde handiren arteko deskonfidantzak eragin zuen; taldeak hauek ziren: “Entente hirukoitza” (Erresuma Batua, Frantzia eta Rusia) eta “Aliantza hirukoitza” (Alemania, Inperio austro-hungariarra eta Italia).

Afrikako europear koloniak

Europako herrialde boteretsuenak, Erresuma Batuak, Rusiak eta Alemaniak, munduan zehar kolonia ezberdinak kontrolatzen zituzten. Herrialde hauek koloniak zabaldu eta babestu nahian, beste herrialde batzurekin aliantzak egiten zituzten.


LEHEN MUNDU GERRA edo GERRA HANDIAren HASIERA

Bi talde hauen arteko tentsioak 1914an lehertu ziren. Austro-Hungriako erregegaia zena, Francisco Fernando artxidukea (heredero) hil zutenean Lehen Mundu Gerra sortu zen. 

Zergatik? Erregegaia serbio-bosnio batek Sarajevon hil zuen, eta honen errua Serbiari leporatu zioten. Rusiak orduan, bere aliatua zen Serbia defenditu zuen. Horrela, Austria-Hungriak gerra deklaratu zionean Serbiari, bere aliatua, Rusia, gerran ere sartu zen, “Entente hirukoitza” (Erresuma Batua, Frantzia eta Rusia) eta “Aliantza hirukoitza” (Alemania, Inperio austro-hungariarra eta Italia) gerran hasi zirelarik.


LEHEN MUNDU GERRAren ZABALKUNTZA MUNDUAN ZEHAR

Gerra hasi ziren herrialde hauek munduan zehar koloniak zituztenez, kolonia horien artean ere gerra hasi zen. Horrela Afrika, Asia, Ekialde Hurbila, Australia eta Estatu Batuak borrokan sartu ziren. Gogoratu dezagun Erresuma Batuak Afrikan Egipto, Kenia eta Hego Afrika kontrolatzen zituela, eta Alemaniak berriz Camerún, Namibia eta Tanzania. Beraz herrialde hauen artean soldaduak elkarren aurka borrokatu zuten, baina ez beraien artean liskarren bat sortu zelako, baizik eta beraien jabeak, Europako herrialdeak (Erresuma Batua eta Alemania), haserretu eta gerran hasi zirelako. Hala ere, Gerra Handi honetan borrokarik gogorrenak Europan eman ziren, mendebaldeko frontean hain zuzen ere (Frantziako ipar-ekialdea, Belgika, Holanada, Luxenburgo eta Alemaniako mendebaldea). 


Soldaduek lubakietan baldintza gogorretan bizi ziren,
hotzari eta heriotzari aurre eginez.

Gerra honetan aurrerapen teknologikoak eman baziren ere, tanteak eta gasak, soldaduak lubakiak egiten zituzten tiroeatik babesteko. Egoera horretan 3 urte luze egon ziren ez aurrera ez atzera, lokatz artean gosea eta hotza igarotzen, eta beraietako asko azkenean hil egin ziren. Oso ezagunak izan ziren Verdún eta Somme (Frantzian) zonaldeak.

Gerra honetan Estatu Batuak sartu zirenean (1917), Alemaniak atzera egin behar izan zuen, eta azkenik, 1918an, Lehen Mundu Gerra “Entente hirukoitzak” (Erresuma Batua, Frantzia eta Rusia) irabazi zuen,  “Aliantza hirukoitza” (Alemania, Inperio austro-hungariarra eta Italia) galtzaile izan zelarik. Hala ere, ikusita hildakoen kopurua eta apurtutako herrialdeak, denek galdu zutela esan dezakegu.


ONDORIOAK

Gerra odoltsu honen ondorioak tamalgarriak izan ziren, 15 milio pertsona hil ziren eta Eurpa erdia sutan eta apurtuta gelditu zen.

Aipatu baita ere, garai hartan (1918) Europan izurrite (pandemia / gripe española zeritzona) handi bat eman zela. Beraz, gerraz gain gaixotasunek kontinente zaharra (Europa) hiltzorian utzi zuten.


Inoiz gehiago? 

-Naiz akordatu ez zela egongo beste gerrarik. Baina hogei urte ondoren bigarren gerra mundiala egon zen, hau Versalleseko akordioan adostu zuten. Lehen Mundu Gerra bukatu ondoren pentsatu zuten ez zirela gerra gehiago egongo, baina 1939an, Alemanek Hitlerren eskutik, Bigarren Mundu Gerrari hasiera eman zioten. 6 urte beltz igaro ondoren, 1945ean, Aliatuek, berriro ere, gerra "irabazi" zuten.


------------------------------------------------------------------------------

Galderak:


1. Zein urtetan gertatu zen Lehen Mundu Gerra? Zein herrialderen artean izan zen?


2. Nola sortu zen Lehen Mundu Gerra, zeintzuk dira gerra hasteko arrazoiak? 


3. Zeintzu ziren Europako herrialde boteretsuenak? Eta Afrikako zein herrialdetan zituzten koloniak?


4. Zeintzuk izan ziren Lehen Mundu Gerraren ondorioak?




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina