2021(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

Ortua

 

Oraingoan ortuari buruz hitzegingo dizuet, nire aitxitxak ortua bait dauka eta berarekin hainbat aspektu ikasi ditut gai honetan.


Ortuan gauza hauek baino gehiago landatu daitezke:

  1. Tomatea

  2. Letxuga

  3. Alkatxofa

  4. Bainak

  5. Porruak

  6. Piperrak

  7. Azenarioak

  8. Azelgak

  9. Aza


Landatzeko prozesua: 

  1. Zulo bat egin.

  2. Sartu landarea.

  3. Estali lurrarekin.

  4. Inguruan zapaldu.

  5. Azkenik ureztatu.


Baina landare hauez aparte fruitu zuhaitzak ere landatu daitezke. Ondoren kiwiaren landaketari buruz hainbat ezaugarri aipatuko ditut:

  • Lekua ondo aukeratu, zabala izan behar du.

  • Haizetik babestu behar da.

  • Goruntz hazten denez, pixua eusteko egitura bat prestatu.

  • Zuhaitza udazken bukaeratik eta negu bitartean landatu daitezke.

  • Zuhaitzak eguzkia behar du baina itzala ere.

  • Kiwiaren fruitua lortzeko, landare arra eta emea landatu behar dira.

  • Metro erdiko zulo bat egin behar da zuhaitza sartzeko eta sustraiak ondo garatzeko.

  • Zuloan harriak sartuko ditugu ureztatzerakoan edo euria egingo balu ura sustraietara hobeto iristeko.

  • Zuloa lurrez beteko dugu eta ongarria botako diogu.

  • Sartzen dugu zuhaitza eta lurrez eztaltzen ditugu sustraiak.

  • Bukatzeko zuhaitz arrak eta emeak tartekatuta landatzen dira.


Ortua

Galderak:


Irakurri aurretik:

  1. Zertarako balio du ortua?

  2. Ortuari buruz zer dakizu?

  3. Inoiz orturik izan duzu?


Irakurri ondoren:

  1. Zer landatu daiteke ortuan?

  2. Nola landatzen da?

  3. Kiwiaren landaketa 5 lerrotan laburtu:

  4. Zergatik da kiwiaren landaketa berezia?


Ariketa osagarriak:

Zer landatuko zenuke ortu bat izango bazenu?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina