2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Gerra Hotza

 



XX. mendean bi gerra nagusi eman ziren Munduan; I. Mundu Gerra ( 1914-18 ) eta II. Mundu Gerra ( 1939-45 ). Gerra hauek Europako herrialdeen arteko talka bat izan zen.

Lehen Gerrate Mundiala / World War I (WWI)

I. Gerrate Mundialean alde batetik  Triple Alianza zeudenak osatzen zuten, Erdirko potentziez osatua: Alemania eta Austria-Hungría, eta bestetik Triple Entente zeritzona: Erresuma Batua, Frantzia eta errusiar inperioaz osatua.


Bigarren Gerrate Mundiala / World War II (WWII)

II. Gerrate Mundialean berriz; aliatuez osatua: Frantzia, Erresuma Batua, Rusia eta Estatu batauak, eta bestetik Alemania, Italia eta Japon. Bi gudetan Alemania galtzaile izan zen, eta horren ostean "Gerra Hotza" deritzona etorri zen.


Berlin (Alemania) bitan zatitu zuten;
mendebaldea Frantzia, Ingalaterra eta Estatu Batuen eskuetan,
eta ekialdea Rusiaren eskuetan gelditu zen.

"Gerra hotza" edo "Cold war" 1945-1989 bitartean luzatu zen.
Europa bitan banatu zen eta Berlin, Alemaniako hiriburua ordurarte,
bi super potentzien arteko liskar gunea bihurtu zen.

Berlingo harresiaren inguruko bideoa


Aipatu bezala Gerra Hotza II. Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak ( Rusiak ) buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi super potentziek ez zioten elkarri tirorik botatzen, edo gerra militar bat burutzen, baina bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen. Guzti hau, besteak beste, Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik etorri zen. Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991. urtean Sobietar Batasuna desegartzerarte iraun zuen, Berlingo harresia eraitsi ondoren ( 1989an ).

Bigarren Mundu Gerran lagun izan baziren ere, AEB eta SESB ( Rusia ) ez ziren bata besteaz fido. Aliantza bai, baina deskonfiantza ere bai. Gerra amaitu zenean, tentsioa begibistan zegoen. Estatu Batuekin alde batetik Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Mendebaldeko Alemania, Kanada eta mendebaldeko herrialde ugari ( mapan urdinez ageri direnak ); Errusiarekin bestalde Polonia, Checoslovaquia, Rumania, Hungria, Txina eta Cuba lerrokatu ziren ( mapan gorriz ).

Bi potentziek eredu ekonomiko ezberdinak zabaldu zituzten. Estatu Batuek kapitalismoaren defentsa sutsua egiten zuten eta demokrazia eta askatasunaren ordezkari kontsideratzen ziren. Sobietar Batasunak, berriz, sozialismoa eta justizia soziala denfendatzen zuen, burgesiaren kontra eta gizartearen arazoak konpondu nahian.

Bi erraldoi hauen erdian, Europa eta Asia bi bloketan banatu ziren. Mundu guztian ibili ziren bi potentziak aliatu bila eta AEB-k Europa Mendebaldea, Ozeania eta Amerika bereganatu zituen, Kuba edo Nikaragua bezalako kasu isolatuak salbu. SESB-ek (URSS), bere aldetik, Europa Zentral eta Ekialdean lortu zituen lagunak eta Korea Iparraldea ere bai, 38º paraleloz gora zegoena. Bi Koreak, hegokoa eta iparraldekoa, 1953. urtean banatu ziren hain zuzen ere.

Bi potentzia nagusiak ez ziren inoiz gerra batean aurrez aurre ikusi, zenbait alditan gertu egon ziren arren, eta guda nuklearrarekiko beldurra handia izan zen arren. Hala ere, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak euren aliatuak erabili zituzten borroka militarra aurrera eramateko.

Gerra Hotzaren ondorioz 1948. urtean
Korea bitan zatitu zen;
goian Ipar Korea (Pyanjong) eta
behean Hego Korea (Seul).


Gerra hotza 1991n amaitu zen; hala ere, haren ondoriozko gatazka batzuek diraute gaur egun oraindik ere, Korea da haietako bat. Gaur egun Kim Jong-un Ipar koreako lehendakariak eta Estatu Batuetako Donald Trump-ek gerra hotzaren jokoa irudikatzen dute, beti ere bi super potentzien arteko boterearen arraztoak izango lirateke. Biek arma atomikoak erabiliko duten mehatxua aipatzen dute behin eta berriz, eta horrek munduko bizimoduan eta ekonomian eragin handia izan lezake.


 Irakurri aurretik:

1-Irakurri eta aztertu berri dugun testuaren inguruan erantzun hurrengo galdera hauei:

1-    2- Zein da testuaren gai nagusia?

2-  3- Zeintzu dira bigarren maialako gaiak?

3-     4- Testuaren inguruko laburpen bat burutu ezazu (gutxienez 10 lerrokoa):


4-      Irakurri ondoren:

4. 1.-Aurreko mendean zeintzu gerrate garrantzitsu eman ziren?

    2.-Gerra hotzean zeintzu gertakari garrantzitsu eman ziren?

    3.-Zer da Gerra Hotza? Definitu ezazu:

    4.-Gerra hotzean zeintzu bi potentziea izan ziren? Eta bakoitzarekin zeintzuk lerrokatu ziren ( aipatu 3 herrialde bakoitzean ):

    5.-Zein ekonomia mota aldarrikatzen zuen super potentzia bakoitzak?


A   Ariketa osagarriak:

    6.-Zer da 38. paraleloa? Zein herrialde banatzen du bitan? Noiz gertatu zen?

    7.-Gaur egun zeintzu bi agintarik mantentzen dute beraien arteko tentsioa? Zein izan dute, eta zein herrialdeetakoak dira?

 

 

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina