IGLU ERAKO KANPADENDA
KUTXAK DAKARTZAN GAUZAK:
- Kanpoko oihala
- Barruko oihala
- Zuntzezko makilatxoak
- Burdinako iltzeak
1.Aurkitu leku lehor, garbi eta babeztua kanpadenda muntatzeko. Kendu lurreko harritxoak eta makilatxoak erosoago lo egin dezazun. Adi ibili eta aldendu inurritegi eta bestelako intsektuen bizilekuetatik.
2.Zabal ezazu barruko oihala eta kokatu lurrean kanpandenda lurrari tinko euzteko erabili itzazu burdinazko iltzeak.
3.Muntatu itzazu zuntzezko makilatxoak eta egokitu barruko oihalaren gainean.
4.Lotu makilaxoak eta barruko oihala. Gero, altzatu dena makilatxoen muturra ertzetako ataletan sartuz.
5.Zabaldu kanpoko oihala eta jar ezazu kanpandendaren egituraren gainetik. Lurrari eusteko ertzetako sokatxoak eta burdinazko iltzeak erabili.
AUKERATU ERANTZUN ZUZENA
1.Zer testu mota da irakurri duzuna?
A.Iragarkia
B.Komikia
C.Argibide -orria
D.Errezeta
2.Zer atal ditu argibide -orriak?
A.Argibideak,besterik ez.
B.Irudiak,besterik ez.
C.Argibideak eta irudiak.
D.Argibideak,irudiak eta objektuaren osagaiak.
3.Zein lekutan ez da komeni kanpadenda muntatzea?
A.Garbiegi dauden lekuetan.
B.Leku babestu eta lehorretan
C.Beste kanpadenda baten ondoan.
D.Inurritegi edota bestelako intsektuen bizilekuetatik gertu.
4.Zer behar da kanpandenda lurrari ondo eusteko ?
A.Harri handiak .
B.Burdinazko iltzeak.
C.Dendakide pisutsuak .
D.Gurasoen laguntza.
5.Nola daude azalduta argibideak?
A.Pauso guztiak baina era nasian.
B.Bukaeratik hasieraraino.
C.Hasieratik bukaeraraino.
D.Prozesuaren erditik aurrera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina