Mongoliar inperioa (1206 - 1294 )
Gengis Kan (1162 – 1227ko abuztuaren 18a) mongoliar tribu guztiak batu zituen eta Mongolen Inperioa sortu zuen printze bat izan zen. Bere benetako izena Temudjin zen. Asiako hainbat erreinu konkistatu zituen, hala nola Hsi-Hsia erreinua (txinatarrak), Kara-Khitai erreinua eta Khwarezm inperioa (musulmanak).
Mongoliar inperioaren sorrera eta zabalkuntza ( 1206 - 1294 )
Bere aita hilda zegoela, matxinadak (borrokak) izan ziren eta baita aitak utzitako boterea lortzeko hainbat borroka ere. BainaTemudjin gazteak (gerora Gengis Kan izendatuko zutena), laster erakutsi zuen bere gaitasun eta indar militarra, eta bere menpekoak garaitzeaz gain, inguruko herrialdeak ere garaitu zituen.
Oirateak, Kirgizak eta Uigureak garaitu eta boterearen oinarriak finkatu ondoren, Txinako konkista hasi zuen Gengis Kan–ek beste hainbat herrialderen laguntzarekin.
1208an Txinako Harresia zeharkatu zuten Mongoliarrek.
Txinaren hegoaldera ez sartzea erabaki zuen, alde batetik, bere gizonentzako gogorregia zelako eta beste aldetik, Txinako hegoaldea iparraldea baino indartsuagoa zelako.
1218an Kara-kitai erreinua lortu zituzten.
Azken honekin inperioak Khwarezm inperio musulmanarekin (gau egungo Irak, Iran eta Turkestango zati bat direnarekin) muga izatea lortu zuen eta hemengo agintariak erasorako asmorik ez zuela ematen zuenez, merkatariei inperiorako bideak zabaltzea erabaki zuen Gengis Khanek.
1223rako Jwarizm guztia bereganatua zuten mongoliarrek.
Geroago, Peshawar eta Lahore hiriak (gaur egungo Indiako iparraldea eta Pakistan) konkistatu zituzten. 1224an, gaur egun Errusia denean sartu ziren eta Volga eta Dnieper ibaietatik Pertsiako golkoraino iristen zen eskualdea eskuratu zuten.
1225an Mongoliara itzuli zen garaile.
Ondoren, sortu ziren matxinadak zapaltzeari eskainiz igaro zuen denbora handia, Hisi-Hisiako lurraldean batez ere, ez zituztelako azken kanpainarako soldaduak bidali nahi eta matxinada hasiera izan zitekeelako (Gengis Khan hil arte ez ziren deuseztatu).
Zalditik erori eta pairatu zituen zauriengatik 1227an hil zen. Bera hil ondoren, Mongoliar inperioa bere lau semeen artean banatu zen, Ogodeiren (hirugarren semearen) agintepean. Hau, 1229an khan izendatu zuen Mongoliar printzeen asanbladak. Bere aitaren konkistak sendotu zituen; Txina iparraldekoa eta Koreako menderatzea osatu zuen; inperioa zabaldu zuen; Georgia, Armenia eta Kaukasori bere babesa eman zizkion eta Errusiako Danubio lautadan sartu zen.
1294rako Txina herrialdearen menderatzea.
Txina osoko (bai iparraldea eta baita hegoaldea ere) erabateko menderatzea Gengis Kan-en Kublai Kan izeneko bilobak egin zuen, Txinako enperadore garrantzitsuenetako bat izatera iritsi zena.
1368an Mongoliar inperioa desagertu zen.
Mongoliar soldaduek zaldi gainean ibiltzeko zuten trebetasunari eta armak erabiltzeko balentriari esker, beraien konkistak oso urrun iritsi ziren.
Mongoliarrak Asiatik Europa ekialdera iritsi ziren.
Adituek diotenez, mongoliarren odola Asiako eta Europa ekialdeko pertsona askoren artean zabaldu zen. Guzti hau soldadu mongoliarrek konkistatzen zuten herrialdeko emakumeekin izandako umeengatik gertatu zen.
Irakurri aurretik:
1.-Ezagutzen al zenuen mongoliar inperioa? Azaldu:
Asia kontinentea
Irakurri ondoren:
1.-Zein izen zuen Gengis Kan-ek enperadore izendatu aurretik?
2.-Zenbat urte bizi izan zen Gengis Kan?
3.-Zein hizkuntza erabiltzen zuten mongoliarrek?
4.-Gengis Kan hil ondoren zer gertatu zen inperioarekin?
5.-Zergatik ziren bereziak mongoliar soldaduak zaldi gainean?
Ariketa osagarriak:
1.-Gengis Kan-en marrazki bat egin:
2.-Asia kontinentearen mapa marraztu, eta mongoliar inperioa adierazi bertan (1294. urtean):
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina