2020(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Deskonfinamendua

Jendea pasiatzen, korrika eta bizikletan.

Deskonfinamendua

Konfinamendutik aterazeko estrategiak gutxinaka ezagutzen ari gara, baina osasun krisiak eraginda irteera beste modu batera izango da, izan ere kolpean ezin izango dugu lehen egiten genuena egin. Gure herriak eta hiriak prest daude aldaketarako? 

Hiriko agintariak, teknikari eta akaso epidemiologo taldeak, eraldaketa posibleak pentsatzen ari dira. Jadanik hainbat ekimen proposatzen ari dira munduko hiri handietan; New York eta Milanen, kaleak aldatuko dira bizikletentzako bideak egiteko, mugitzeko modu hau garraio publikoa baino seguruagoa baita, bizikletan gainera pertsonen arteko beharrezko distantziamantendua bideratu daiteke. 


Familia bat kaletik zehar pasiatzen.

Birusa biztanle handiko eremuetan errazago zabaltzen da:
Hirietako biztanleak elkarren ondoan.
    
Lehenengo gogoeta zera da; pandemiak hirietan eragin handiagoa duela. Nolabait esateko, birus hau oso espaziala da, eta birusak erakusten du hiriak osasunean nola eragin dezakeen. Mazifikazioa ezbaian jarri du. Lurzoruari gehiegi exprimitzen aritu gara, jatetxe baten espazioan jende gehiegi sartzen arituko bagina bezala. Dentsitatea nola definitu da nire ustez, galdera nagusienetako bat.
  
Herrietako biztanleak elkarrengandik urrun.

Herrietan aldiz egoera beste bat da. Biztanle txikagoko eremuetan, herrietan, pandemia gutxiago zabaltzen da. Gogoratu 5.000 biztanletik behera dituzten herrietan bertako herritarrek denbora mugarik ez dutela. Beraz, eguneko edozein ordutan irten daitezke. Biztanle kopuru horretatik gorako herrietan, jendeak ordutegi zehatz bat jarraitu beharra du. 

Deskonfinamenduaren faseak:

Adin tarte ezberdinetakoek denbora tarte zehatz batzuk dituzte:

  • Kirolariak eta oinezkoak: goizeko 6:00etatik 10:00etara, eta arratsaldeko 20:00etatik 23:00etara.
  • 70 urtetik gorakoak: 10:00etatik 12:00etara.
  • Umeak (14 urterartekoak): 12:00etatik 20:00etara.
Denbora muga hauek aldatzen joango dira fase ezberdinak gaindituz gero. Horrela bada, ikus ditzagun fase ezberdinak:

  • 0. faseaPrestaketa fasea (maiatzaren 4tik aurrera)
    • Umeek kalera atera ahalko dute, muga batzuekin (apirilaren 26tik).
    • Kirola egitera eta paseatzera atea ahalko dute helduek ere, muga batzuekin (maiatzaren 2tik aurrera, printzipioz).
    • 65 urtez gorako pertsonek eta arrisku taldeetan daudenek kalera irteteko aukera izango dute, muga batzuekin (maiatzaren 4tik aurrera, printzipioz).
  • 1. fasea: Arintzearen hasiera (maiatzaren 11tik aurrera, okerrik ezean). Probintzia barruan mugitu ahal izango da, jarritako baldintzen barruan.
  • 2. fasea: Tarteko fasea (maiatzaren 25etik aurrera, okerrik ezean). Taberna, jatetxe eta ostatuek barnean ere bezeroak hartu ahal izango dituzte, edukiera %50era mugatuta. Zineak, antzokiak, auditorioak, aretoak, museoak e.a. ireki ahal izango dituzte, edukiera %30era mugatuta.
  • 3. fasea: Malgutze faesea (ekainaren 1etik aurrera, okerrik ezean). Fase honek mugikortasunean murrizketak arintzeko helburua du.

Goian aipatu den bezala, konfinamendutik ateratzea lau fasetan egingo da. Dagoeneko prestaketa fasean dago gizartea. Haurrak joan den larunbatetik atera daitezke kalera, eta helduak hurrengo asteburutik aurrera. Etxera eramateko janaria prestatzen duten jatetxeak ere ireki ahalko dira. Gainera, kirolari profesionalek entrenatzeko aukera izango dute. 

Behin hori igarota, maiatzaren erdialdera, lehenengo fasean sartuko litzateke, arintzearen fasea hain zuzen ere. Denda txikiak ireki ahalko dira. 65 urtetik aitzinerakoek lehentasuna izango dute horrelako dendatara joateko. Gainera, erlijio guneak ere ireki ahalko dira, edukieraren herena bakarrik erabilita. Garraio publikoan maskara erabiltzea gomendatuko dute, baina ez da derrigorrezkoa izango. 

Bigarren fasea, tarteko fasea, lehenengo fasearen menpe egonen dela nabarmendu da. Hala, jatetxeak ireki ahalko dira, edukieraren herena bakarrik erabilita. Erakusketa gelak eta antzokiak ere irekiko dira, betiere edukieraren erdia beteta. Hezkuntzari dagokionez, agintariek nabarmendu dute ikasturte berria irailean hasiko dela, eta iraila baino lehen hiru salbuespenetarako irekiko direla ikastetxeak: selektibitatea egiteko, errefortzuetarako klaseak emateko, eta nork zaindu ez duten 6 urtetik beherako haurrak joateko. 

Hirugarren fasean, malgutze fasean, mugikortasunaren debeku eta mugak altxatuko direla nabarmendu dute agintariek, eta maskararen erabilera gomendatuko dutela, eta derrigortu zerbitzu publikoak erabili nahi izanez gero; autobusa, trena edo eta metroa.


Irakurri aurretik:
1.-Nola bizi duzu konfinamendua? Aipatu zure iritzia eta sentsazioak:

2.-Nola bizi izan duzu deskonfinamenduko lehenengo egunak? Aipatu itzazu egoera batzuk: kirolik egin duzun, bizikletan ibili zaren ...

Irakurri ondoren:
1.-Aipatu itzazu deskonfinamenduak hirietan eta herrietan duen ezberdintasunak:

2.-Aipatu itzazu deskonfinamenduko denbora tarteak adinen arabera (5.000 biztanletik gorako herrietan):

3.-Aipatu itzazu deskonfinamenduko 4 faseak eta ezaugarri batzuk:

Ariketa osagarriak:
1.-Deskonfinamendu fasean sartzean jendearen erantzuna nolakoa izaten ari da? Jendeak agintariek aipaturiko neurriak betetzen ari da? Aipatu bizi edo ikusi duzun egoeraren bat:

2.-Deskonfinamenduko lehenengo egunetan zer egin duzu?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina