2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

BITXIKERIAK - BA AL ZENEKIEN?

BITXIKERIAK - BA AL ZENEKIEN?


BASAMORTUA
Munduko basamorturik handiena Saharakoa da. 9.065.000 km2 ditu.


DINOSAURIOA
Inoiz aurkitu den dinosaurorik handienak, seismosauroak, 30 metroko altuera eta 80 tonako pisua izatera iritsi zen.


OZEANOEN SAKONERA
Ozeanoetako lekurik sakonena ozeano Barean aurkitzen da, Marianen Fosan, hain zuzen ere. 10924 metroko zuloa aurkitzen da bertan.


BALEA
Balea grisak Artikotik Mexikora egiten duen joan-etorriko urteroko migrazioan, 23150 kilometro baino gehiago egiten ditu.


GLAZIARRA
Antarktiar glaziarrik luzeenak, Almbert glaziarrak, 400 kilometro ditu luzeran; eta 64 kilometro, zabaleran. Gaitzerdi, aldaketa klimatikoak errespetatzen duen bitartean!


FOOTBALL
1939. urtean, San Lorenzo eta Platense taldeen arteko futbol partidan, hegaleko epaileak jokoz kanpo markatu zuen jokaldi batean. Epaile nagusiak ez zion jaramonik egin, oker zegoela esanez. Hegaleko epaileak bereari ekin zion, eta jokoz kanpoko jokaldia markatzen jarraitu zuen.
Azkenean, epaile nagusiak nazkaturik, bere hegaleko kideari txartel gorria atera zion, eta zelaitik bota zuen.


URA
Ura izotz bihurtzeko 0 ºC-ko tenperatura nahikoa da. Baina zer gertatzen da 22 gramo gatz botatzen baditugu? Izotz bihurtzeko puntua -21 ºC-ra jaitsiko litzateke.


KAFEA
Erresuma Batuan dagoen Durhameko Unibertsitatean egindako ikerketa batek dio kafe asko hartzen duten pertsonek aluzinazioak izateko eta ahots arraroak entzuteko aukera handiagoa dutela.
Egunean 6-7 kafe edo bere deribatuak (edari energetikoak, txokolatezko barrak, adibidez) hartzeak sortuko lituzke arazo horiek.


TXINGORRA
Txingor harririk handiena kilogramo batekoa izan zen, eta Bangladesh-en erori zen, 1986. urtean.


KORROSKADA
Astronautek ezin dute korroskadarik bota, grabitate ezak ez baitu uzten likidoa eta gasa banatzerik beren urdailetan.


JIRAFA
Jirafek egunean 20 minutuz baino ez dute lo egiten. Inoiz bi orduz egiten dute lo, baina inoiz ez segidan. Ez dira inoiz etzaten.


BIRUSA
Gaixotasun gehiago transmititzen dira eskua emanda, musu bat emanda baino.



Irakurri aurretik:
1.-Bitxikeriarik ezagutzen al duzu? Azaldu ezazu:

2.-Zein bitxikeri bizi izan duzu zure bizitzan?


Irakurri ondoren:
1.-Zeintzu dira toki handienak eta beraien neuriak: munduko basamorturik handiena? Ozeano sakonena? eta Antaktiar glaziarrik handiena? 

2.-Zer gertatu zen San Lorenzo eta Platense taldeen arteko futbol partidan?

3.-Zer gertatzen zaie astronautei korroskadekin?
4.-Zenbat lo egiten dute jirafek?

5.-Nola transmititzen dira errezago birusak?

Ariketa osagarriak:
1.-Marraztu bitxikiri hauetan agertzen den animali bat:

2.-Marraztu birusa:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina