2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Zabalgarbiko erraustegia


 Zabalgarbi erraustegia.

M. DEL VALLE / FOKU 

2019ko irailak 14


Zabalgarbi erraustegiak inguruko baserrietako arrautzak kutxatu ditzazke. Arriskuaz ohartarazi dute nazioarteko toxikologoek.


Zabalgarbi erraustegia ( Alonsotegi, Bizkaia ) 2001. urtetik martxan da, baina inguruko biztanleak arduratuta daude. Bertan mota ezberdinetako zaborrak errausten dira. Honek kutxadura handia sortzen du, eta datuak ikusita, inguruan azterketak egiten hasi den aditu taldeak uste du inguruko etxaldetako arrautzak kutsatuta egoteko aukera handiak daudela.



Inguruko lurzoruetan topatutako dioxina kutsaduraren ondorioz, ToxicoWatch fundazioko toxikologoek uste dute Zabalgarbi errauste plantaren inguruko etxaldetako arrautzetan azterketak egin beharko liratekeela. Zubietako erraustegiaren inguruko etxalde eta baserrietan arrautzak aztertzen hasi dira fundazio horretako kideak, Zubieta Lantzen herri elkarteak eskatuta. Urrian probatzen hasi nahi duten erraustegiaren kutsadura neurtu ahal izateko laginak jaso dituzte aste honetan, eta hurrengo urteotan jarraituko dute lan horretan, kutsaduran zer gorabehera izaten den ikusteko.

Horretan aritu diren adituetako batek, Abel Arkenbout toxikologo herbeheretarrak, Zabalgarbi inguruko lurzoruetako kutsadura datuak ere aztertu ditu, BERRIAk eskatuta, eta ohartarazpen hau egin du: «Inguruko lurzoruetan dauden kutsadura datu horiek ikusita, ondorioa da arazo serioak egon daitezkeela kanpoko oiloen arrautzetan».

Bizkaiko Hiri Hondakinen Balorizazio Plantaren inguruko ur, landare eta lurraren kalitateari buruzko 2018ko azterketen arabera, zortzi guneetatik bitan gutxienez gainditu zen Alemaniako araudiak erabilera orotako lurretarako ezarritako dioxina kutsadurarako muga. 2018ko lehen seihilekoko txostenean, zortzigarren gunean atzeman zuten kutsadurarik handiena, 12,8 pg-EQT (pikogramo baliokide toxiko) neurtu baitzuten.

Haien arabera, gramo bakoitzeko 5 pg-EQT-ko kutsadura gainditzen duten lurzoruetan ibiltzen diren oiloen arrautza guztiak «pozoituta» egongo lirateke, eta «guztiz arriskutsuak» lirateke kontsumitzeko.

Adituek diote lotura zuzena dagoela lurzoru horretan ibiltzen diren oiloen arrautzetako toxikotasunaren eta lurreko kutsaduraren artean. Hala diote, azterlaneko paragrafo batean: «Lurzorutik oiloaren arrautzarakoa da. Adituen arabera, gobernuek handitu beharko lituzkete ikerketak eta zorroztu kutsatuta egon daitezkeen elikagai horiek jateko baldintzak. «Kutsatutako arrautzak jaten dituzten pertsonek, eta bereziki ume txikiek, esposizio maila oso handiak izan ditzakete, eta erraz gainditu ditzakete osasun irizpideak».

Azterketak landareetan

Zabalgarbi inguruan ez dute neurtzen arrautzetan zer eragin daukan kutsadurak. Tecnaliako adituek egindako txosten horretan bai hartu dituzte laginak landareetan; hots, belar, sasi eta pinu, eukalipto eta limoiondo hostoetan. Eta horietan ere ikusten da handitzen ari dela dioxina kutsadura errauste planta horren inguruko landareetan ere. Adibidez, bigarren seihilekoko txostenean jasotako emaitzen arabera, Zabalgarbin martxan jarri denetik izan den batez besteko kutsadura maila baino handiagoa topatu dute toxina ezberdinen kantitateetan: dioxina eta furanoetan batik bat.

Txosteneko egileek, hala ere, ohartarazi dute, Zabalgarbi ez ezik, badirela beste kutsadura iturri posible batzuk ere inguruotan. Dioxina kutsadura ez ezik, txosten horren datuei erreparatuta, ikusten da hainbat metal astunen kontzentrazioa ere handitzen ari dela azken urteotan inguruotan, bereziki artsenikoa, manganesoa eta kobrea.



Irakurri aurretik:
1.- Zer dakizu erraustegien inguruan? Zein da beraien betebeharra?
2.- Ezagutzen al duzu inguruan beste erraustegirik? eta zabortegirik? Non?


Irakurri ondoren erantzun hurrengo galderak:
1.- Zein da testu honen gai nagusia? eta bigarren mailakoak?

2.- Non kokatzen da Zabalgarbiko errauste planata? Noiz eraiki zen?

3.- ToxicoWatch fundazioko toxikologoek zein janari motatan egin dute azterketa?

4.- Zer esan du Abel Arkenbout toxikologo herbeheretarrak?

5.- 2018ko azterketen arabera zein datu jaso zituzten zortzigarren gunean?

6.- Zein lotura dago erraustegiak sortzen dituen toxinak eta oiloen arrautzen artean?

7.- Zein toxina mota aurkitu dituzte?

8.- Dioxinez gain zein beste este kutsadura iturri posible agertu dira inguruoko lurretan?




Ariketa osagarriak:
1.- Hondakinak erre beharrean zein alternatiba proposatuko zenuke?






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina