Ikusmen-gaixotasunez
oftalmologoak arduratzen dira. Ondorengo hauek dira ikusmenaren gaixotasun
ohikoenak:
- Miopia: urrun dauden objektuak ezin fokatzea da. Miopia duten pertsonek
urrun dagoena argi ikusteko zailtasunak dituzte. Gaixotasun hau betaurreko
(lente konkaboa) batzuk erabiliz zuzentzen da. Horrela, irudia handituz
erretinara iristen da eta argi ikusten da.
- Hipermetropia: gertu dauden objektuak ezin fokatzea da. Hipermetropia duten
pertsonek gertu dagoena ezin dute argi ikusi. Betaurreko batzuk (lente
konbexoa) erabiliz zuzentzen da. Horrela, irudia txikituz erretinara
iristen da eta argi ikusten da.
- Astigmatismoa: begi-globoak behar duen biribiltasuna ez duelako gertatzen den
gaixotasuna da. Astigmatismoa duten pertsonek ez dituzte objektuak argi
ikusten. Arazoa betaurreko batzuk erabiliz zuzentzen da.
- Begi-lausoa: begiko kristalinoaren edota organo honen kapsularen opakotasuna
da. Argiak kristalinoa zeharkatzeko zailtasuna du kasu horretan. Erretinan
proiektatzen diren izpiak eten egiten dira ia desagertu arte.
Itsutasunaren lehenengo kausa da. Arazoa ebakuntza baten bidez konpontzen
da.
- Itsumena: ikusmenik eza da.
Hona hemen zure ikusmena eta begiak zaintzeko zenbait
aholku:
- Ordenagailuaren aurrean denbora asko egotea ez da ona, begiak beti
distantzi berdinera fokatzen duelako. Horregatik, noizean behin bista
ordenagailutik kendu eta urrutira begiratzea komeni da.
- Begian zerbait sartuz gero, ez dugu indarrez igurtzi behar, begiak
negar egin eta berak bakarrik atera dezan itxaron behar da.
- Telebista ikusteko distantzi egoki batera jarriko gara, ez oso gertu
ezta oso urrun ere, ikusmena ez nekatzeko.
- Irakurtzeko argi egokia erabiliko dugu.
- Gaizki ikusten dugula ohartzen bagara, oftalmologoarengana joan eta azterketa bat egingo dugu.
Irakurri aurretik:
1.-Ba al dakizue zer den ikusmena?
2.-Zeintzu dira giza gorputzeko 5 zentzuak?
Irakurri ondoren erantzuteko galderak:
1.-Zer da oftalmologo bat?
2.-Aipatu itzazu ikusmenaren 3 gaixotasun:
3.-Irakurtzen dugunean zer hartu behar dugu kontutan ikusmena zaintzeko?
4.-Aipatu itzazu ikusmena zaintzeko hainbat aholku:
Ariketa osagarria:
1.-Burutu ezazu textuaren inguruko laburpen bat (8 lerrotan): " Ikusmena ":
2.- Iritzia: Eman zure iritzia ikusmena zaintzeko garrantziaz (4 lerrotan):
3.-Ezagutzen duzu zure familian ikusmen arazoren bat duen seniderik? Zein arazo du?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina