2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea



Galbana 

Haurrari gutxien gustatzen zaion egitekoen artean egongo da segur aski. Orraztea, kapelaren bat janztea, galtzerdiak ipintzea... ez ditu oro har atsegin haurrak. Baina gorroto, zintz egitea du. Horregatik, «zintz egin!» agindua ez zen sekula behin bakarrik entzuten, «egiteko zintz esan dizut!» batez osatua iristen zen beti. Eta segida izaten zuen «zenbat aldiz esan behar dizut zintz egiteko!» pipertuarekin...

Lehen aldian idatzi ditut esaldiok. Urteak dira esamoldea entzun ez dudala. Inguru hurbilean umerik ez izatearen ondorio izan daiteke, baina baditut belarri bi urrutiagokoenak entzuteko ere. Eta ez. Ez dut entzun. Itxura denez oraingo umeek ez dute zintz egin beharrik izaten edo gazteleraz zintzatzen dira.

«Nagiak ateratzen» ere ez dut inor entzun, hartantxe ari zela ikusiagatik. Begiak itxi, aho-zabalka egin eta bi besoak aldi berean hegatzeari ez dakit nola deituko dioten etorkizuneko euskaldunek. Eta perezari eutsi arren, «galbana» ere galdu egin dugula esango nuke. Galbana: beroarekin zerikusi handia duen udaldiko pereza mota berezia. Zerbaiti ekiteko adorerik eza. Bertan-goxo zetzanak mugitzen hasteko sentitzen duen gogo-gorputzen erresistentzia brumatsua. Lehen lan-eguna, lehen eskola-eguna, ikasturteko lehen zutabea...

ANDONI EGAÑA
BERRIA, artikuloa
2019-09-03


Irakurri aurretik:
1.-Ba al dakizu zer den galbana izatea?

2.-Inoiz izan al duzu galbanarik, zergatik?

Irakurri ondoren:
1.-Zer da "zintz egieta"?

2.-Noiz sentitzen duzu galbana edo nagitasuna?

Ariketa osagarriak:
1.-Aipatu ezazu galbana edo nagitasuna izan duzu momentu bat, eta nola egon zenion aurre:

2.-Zer egiten duzu galbanari aurre egiteko?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina