Dastamenarekin lotutako gaixotasunez neurologoak arduratzen dira. Zentzumen-errezeptoreen asaldura partzial edo erabatekoaren ondorioz, honako arazo hauek sor daitezke:
- Hipoageusia: dastamen-sentikortasuna urritzea da. Dastamen zentzumenaren
gaixotasun hori duten pertsonek dastamena gutxitua dute. Honako hori,
jaiotzetik gerta daiteke edota gaixotasun eta lesio zehatz batzuen
ondorioz: sudur-infekzio; faringitis; aho, sudur edo buruko lesioak;
gingibitis; medikamentu zehatz batzuen ondorioz...
- Ageusia: dastamen-sentikortasunik eza da. Dastamen zentzumenaren
gaixotasun hori duten pertsonek dastamen eza dute eta mihian gertaturiko
erredurak edota paralisiak izaten dira nahasmendu horren errudunak. Hala
ere, badaude gaixotasun hori bideratzen dituzten beste hainbat arrazoi,
hala nola, usaimen-nahasmenduak, listu-jariatze eskasa, mihi arazoak...
- Parageusia: dastamenaren interpretazio okerra da. Disgeusia bezala ere
ezagutzen den dastamen gaixotasun hori duten pertsonek zaporeak oker interpretatzen
dituzte. Janariak eta edariak hautemateko pertzepzio-gaitasunean aldaketak
izaten dituzte. Sarritan zapore aldaketa handiak izaten dituzte, zapore
nazkagarri eta higuingarriak sentituz. Nahasmen horren errudun ohikoenak
nahasmendu neurologikoak izaten dira.
Bestalde, pertsona guztiek ez dute izaten zaporeak dastatzeko sentikortasun bera. Esaten denez, lau pertsonatik bat superdastatzailea da, hau da, jende gehienak baina biziago hautematen ditu zaporeak, batez ere mingotsak. Pertsona horiek besteek baino bi aldiz dastamen-papila gehiago dituzte eta ezaugarri horri esker, errazago bereizten dituzte kaltegarriak izan daitezkeen jakiak. Emakumezko superdastatzaile gehiago dago gizonezkoak baino.
Aholkuak
Hona hemen zure dastamena eta ahoa zaintzeko zenbait
aholku:
- Aho-osasun ona edukitzeko hortzak ondo garbitu behar dira:
- Ez da hortzetako eskuila indarrez erabili behar.
- Goiko hortzak goitik behera eta beheko hortzak,
behetik gora garbitu behar ditugu.
- Hortzen goiko zatia mugimendu zirkularrak eginez
garbitu behar da, haginetatik hasi eta erdiko ebakortzetaraino.
- Hortzen barruko aldea, mihiarekin kontaktuan
dagoena, ere garbitu behar da. Hortzetako eskuila zentzu bertikalean
jarriz eta hortzik ahaztu gabe egingo dugu.
- Mihia ere garbitu behar dugu, hortzetako eskuilarekin igurtziz.
- Bestalde dentistarena joan behar dugu, urtean behin gutxienez, hortzetako azterketak egitera.
Irakurri aurretik:
1.-Zer dakizu dastamenari buruz?
2.-Gorputzeko zein organorekin erlazionatzen duzu dastamena?
Irakurri ondoren:
1.-Aipatu itzazu dastamenaren 5 zaporeak:
2.-Aipatu itzazu dastamenaren 3 gaixotasun:
3.-Pertsona guztiek zaporeak sentitzeko ahalmen berdina al dugu? Zergatik?
4.-Aiaptu itzazu dastamena zaintzeko aholkuak:
Ariketa osagarriak:
1.-Zein garrantzia ematen diozu dastamenari, zergatik?
2.-Aipatu ezazu dastamenarekin izan duzun esperientziaren bat, janaria dastatzean adibidez:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina