2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Egiptoko faraoiak: Tutankamon eta madarikazioa

Howard Carter sarkofagoaren aurrean.

Faraoiaren madarikazioa Antzinako Egiptoko faraoi baten momia asaldatzen duen ororen gainean eroriko den dioen sinesmena da. Sinismen horren arabera, faraoien hilobitik (tumba) bere altxorrak hartzen dituena denbora gutxira hilko da.


 "Heriotzak bere makilarekin faraoiaren atsedena asaldatzen duena joko du".

Faraoien hilobiek bertan edo euren inguruan madarikazioak idatzita zituzten sinesmena zegoen, irakurtzen zituzten guztiek bertan ez sartzeko abisatuz. 

Egiptoko XVIII. dinastiako faraoirik ezagunenetako bat  Tutankhamon zen, eta jarraian Howard Carter egiptologoari gertatu zitzaiona irakurriko dugu.


Tutankamon faraoiaren maskara.

Tutankamonen madarikazioa
XX. mendearen hasieran Antzinako Egiptoren historia gehiena ezezaguna zen biztanle gehienentzat. Gutxi ezagutzen zen garai hari buruz, eta are gutxiago egiptoar faraoi gehienei buruz.


Erregeen Harana (Luxor, Egipto).

Egiptoko Piramideak faraoien lurperaketekin lotzen diren arren, Piramideak, faraoien hilobi bezala, soilik Egiptoko III. dinastia (K. a. 2650) eta Egiptoko XIII. dinastiaren (K. a. 1750) artean erabili ziren, baina jada Egiptoko XVIII. dinastiaren garaian toki malkartsuen barnean (Erregeen Harana) zenbait gela zituzten hilobi handiak zulatzea nahiago zen. Gela hauek objektu baliotsuekin bete eta apaintzen ziren, eta bertan faraoiaren gorpu baltsamatua uzten zen, sarkofago baten barnean.

XVIII. dinastiako Tutankhamon faraoiaren hilobia ezkutuan egon zen 3000 urte baino gehiagoan. Faraoi hau lurperatua izan eta hurrengo hilabeteetan atera eta zaharberritu zela dioten ebidentziak daude, baina dinastia aldaketak eta gertuko beste hilobi batzuen garbiketatik mugitutako lurrak Tutankhamon lurperatua izan eta mende batera bere hilobia eta baita faraoiaren beraren existentzia ere ahaztuak izatea eragin zuen. Egiptoko XIX. dinastia eta Egiptoko XX. dinastiako hilobi lapurrek hilobi gainean zenbait txabola ere eraiki zituzten hilobiaren existentziarik susmatu ere egin gabe.

Howard Carterrek sarkofagoa aurkitzen duen unea.


Hilobiaren aurkikuntza
1920ko hamarkadan, Howard Carter egiptologoak ordurarte ezezaguna zen XVIII. dinastiako faraoi baten existentzia aurkitu zuen, eta, ustez, Erregeen Haranean oso-osorik zegoen hilobiaren bilaketa finantza (diruz lagundu) zezan konbentzitu zuen Lord Carnarvon. 1922ko azaroak 4an oraindik bere jatorrizko zigiluak mantentzen zituen ate bateraino jeisten ziren eskailera mailak aurkitu ziren. Azaroak 26an, Lord Carnarvonen familia aurrean zegoela, Carterrek, kandela bat sartu, eta, bere hitzetan "gauza miragarriak" ikusteko atearen gainaldean zulo ospetsua egin zuen. Hilobia, ondoren KV62 bezala katalogatua, Tutankhamon faraoiarena zela aurkitu zen, eta faraoien hilobi guztien artean hobekien kontserbatutakoa da. 


Faraoien hilobietara iristeko bidea.

Egundaino ia ukitu gabe mantendu zen, Carterrek, han sartu zen lehen aldian, berehala desegin ziren bi mila urte lehenagoko lore lehor batzuei argazkia ateratzea lortu izateraino. Aurreko ganberetako altxor guztiak katalogatu ondoren, Carter zuela hiru mila urtetik faraoiaren sarkofagoa zegoen errege ganberara iritsi zen, modu herrikoian Faraoiaren madarikazioa bezala ezagutzen dena.


Faraoien altxorrak garraiatzen.


Lehen heriotzak
1923ko martxoan, Tutankhamonen hilobia ireki eta lau hilabetera, eltxo batek heldu zuen Lord Carnarvon, eta, handik gutxira, helketa hau bizarra mozten ari zela moztu zuen, infekzioa gorputz osoan barreiatzea eraginez. Neumonia batek modu hilkorrean eraso zuen Carnarvon, apirilak 4ko gauean hil zena. Esaten denez, hil zen ordu berean, Lord Carnarvonen zakurra uluka hasi eta hil egin zen Londresen. Gainera, Lord Carnarvon hil zenean, Kairon hiria ilunpean utzi zuen itzalketa handi bat egon zen.


Howard Carter eta taldeko laguntzaileak altxorrak zaintzen.

Ez zuen asko gehiago behar izan prentsa ingelesak faraoien madarikazioen kondairak aireratzeko. Batzuek, aurreganberetako harresietako batean "heriotza hego arinekin iritsiko zaio faraoiaren atsedena asaldatzen duenari" idatzita zegoela ere esan izan dute, esaldi hau Howard Carterren ohar xeheetan sekula agertu ez zen eta harresia hilobian sartzeko bota zen arren. Sherlock Holmesen sortzaile den Sir Arthur Conan Doylek bere burua madarikazioaren sinestun adierazi zuen, Marie Corelli idazleak madarikazioa aipatzen zuen arabierazko eskuizkribu bat zuela zioen, eta Arthur Wiegall arkeologoak, egoki faraoien madarikazioari buruzko liburu bat argitaratu zuen.


Tutankamon faraoiaren hilobian aurkitutako altxor batzuk.

Lord Carnarvonen heriotzaren ondoren beste zenbait pertsona hil ziren. Bere anaia Audrey Herbert, errege ganberaren irekieran egon zena, modu azalezinean hil zen Londresera itzuli bezain pronto. Arthur Mace, errege ganberan sartzeko harresiari azken kolpea eman ziona, Kairon hil zen handik gutxira, inongo azalpen medikorik gabe. Sir Douglas Reid, Tutankhamonen momia erradiografiatu zuena, gaixotu eta Suitzara itzuli zen, non bi hilabete beranduago hil zen. Carterren idazkaria bihotzeko baten ondorioz hil zen, eta bere aita suizidatu egin zen hau jakitean. Eta Carterrekin hilobia aztertu zuen kanadar irakasle bat garuneko iktus baten ondorioz hil zen Kairora itzultzean.


Momiaren autopsia.

Momiaren autopsia egitean, hain zuzen ere eltxoak Lord Carnarvon heldu zuen toki berean Tutankhamonek zauri bat zuela ikusi zen. Gertaera honek are gehiago piztu zuen kazetarien irudimena, autopsia egileak ere hiltzat jo zituztenak. Baina, izatez, erradiologoa izan ezik, taldeko gainontzeko kideak urteetan zehar bizi izan ziren arazorik gabe, mediku nagusia barne. Hilobiaren aurkitzailea izan zen Howard Carter bera, arrazoi naturalengatik hil zen urte asko beranduago.

1930eko hamarkadaren hasieran, egunkariek faraoiaren madarikazioaren ondorioz 30 heriotz gertatu zirela zioten. Horietako asko exagerazioak ziren arren, kasualitateak ez zirudien nahikoa gainontzekoak azaltzeko. Eskandalu eta heriotz bitxi gehiagoren faltak kazetarien interesa desagerrarazi zuen hurrengo hogeitamar urteetan zehar.


Tutankamon faraoiaren hilobia

Madarikazioa berriz agertzen da
1960 eta 1970eko hamarkadetan Kairoko Egiptoar Museoko objektuak europar museoetan antolatutako behin-behineko zenbait erakusketetara eraman ziren. Garai hartako museoko zuzendariak lekualdatzea onartu eta gutxira hil ziren, eta egunkari ingelesek madarikazioa Londresera objektu horiek eraman zituen hegazkineko tripulatzaileek jasan zituzten istripu txikietara ere hedatu zuten.

Ustezko madarikazioaren azken biktima Ian McShane izan zen: 1980ko hamarkadan madarikazioari buruzko filmearen filmaketan, bere kotxea errepidetik irten zen eta hanketako bat hautsi zuen.


Tutankamon faraoiaren sarkofagoa irekitzen.


Madarikazioaren azalpenak
Faraoien madarikazioari buruzko azalpenik arruntena garai hartako prentsa horiak sortu zuela da. Azterketa batek, Tutankhamonen hilobia eta sarkofagoa ireki zirenean han egon ziren 58 pertsonetatik, hurrengo 12 urteetan soilik 8 hil zirela erakutsi zuen. Gainontzekoak gehiago bizi izan ziren, Howard Carter bera barne, 1939an hil zena. Tutankhamonen momiari autopsia egin zion medikua 75 urte arte bizi izan zen.


Faraoien altxorrak bere hilobitik ateratzen.
Batzuen ustetan madarikazioak kondairak dira,
jendea bildurtzeko asmatutakoak,
eta lapurretak sahiezteko.

Batzuek, itxitako hilobietan onddo hilgarri bat hazi zela eta hilobiak irekitzerakoan askatu zela uste izan dute. Arthur Conan Doylek, Sherlock Holmesen abenturen sortzailea izan zena, ideia hau bultzatu zuen, eta lizun toxikoa hilobietan hilobi lapurrak zigortzeko apropos jarri zela uste izan zuen.

Onddo hilgarri horiek Lord Carnarvonen heriotzaren arduradun izan zirenaren frogarik ez dagoen arren, antzinako hilobietan substantzia arriskutsuak metatu daitezkeenaren zalantzarik ere ez dago. Egungo elementu kutsagarriekin kontaktuan egon ez diren gaur egun irekitako antzinako egiptoar hilobien azterketa berriek Staphylococcus eta Pseudomonas generoetako bakterio gaixotasun eragileak aurkitu dituzte, baita Aspergillus niger eta Aspergillus flavus lizunak ere. Gainera, hilobi ireki berriak, sarri, saguzarren babesleku bihurtzen dira, hauen kakak histoplasmosia igorri dezakeelarik. Alabaina, ohi aurkitutako kontzentrazioetan, gaixotasun eragile hauek soilik inmunitate sistema ahuldua duten pertsonentzat izan daitezke arriskutsuak. Zulatutako zulo baten bidez zigilatutako sarkofago baten barnetik hartutako aire laginek amoniako, formaldehido eta azido sulfhidriko maila altuak zituzten, gas toxikoak badira ere, euren usain gogorragatik kontzentrazio arriskutsuetan erraz detekta daitezkeenak.


Howard Carter, britaniar gentelman ezaguna.
Colonialismo garaian Egipto britainiarren esku egon zen XIX. mendearen bukaeratik 
XX. mendearen lehen erdirate.

Howard Carter, arduradun nagusia, 1939ko martxoak 2an hil zen 64 urte zituela, modu naturalean, hilobia ireki eta 17 urtera. Madarikazioari buruz hitz egiten zioten bakoitzean bere esaldi gogokoena honakoa zen: "Ulermen adimentsuko izpiritu oro ideia lelo hauetatik aske dago". Eta honakoa gehitzen zuen:

"Antzinako egiptoarrek, euretaz arduratzen zirenak madarikatu ordez, bedeinkatzea eta hildakoari gurari errukitsu eta onberak zuzentzea eskatzen zuten... Madarikazioen istorio hauek zaharkitutako mamuen kondairen endekapen eguneratuak baino ez dira... Ikerlaria bere lanerako errespetu guztiarekin eta seriotasun profesional sakratu batekin prestatzen da, baina beldur misteriotsu horretatik aske, sentsazioen irrikan dagoen jendetzaren sineskeriazko izpirituarentzat hain gozagarri dena".


Irakurri aurretik:
1.-Ba al dakizu zer den madarikazio bat? 

2.-Zer da faraoia bat? Zein zibilizaziotan bizi izan zen?


Irakurri ondoren:
1.-Zer esaten du faraoien madarakizioak?

2.-Nork, noiz eta zein tokitan aurkitu zen Tutankamonen hilobia?

3.-Tutankamoen hilobiaren aurkikuntzaren ondoren nola gertatu ziren lehen heriotzak?

4.-Zeintzu azalpen ematen dira Tutankamonen madarikazioaren inguruan?


Ariketa osagarriak:
1.-Testuaren laburpena burutu (10 lerrotan):

2.-Burutu ezazu Howard Carter britaniar egiptologoaren inguruan biografia txiki bat (8 lerrotan), non bere bizitzako pasarte garrantzitsuenak azalduko diren:

2020(e)ko ekainaren 14(a), igandea

"Dr. Livingstone supongo": la exploración geográfica de África

Encuentro entre el periodista americano Stanley y 
el explorador británico Dr. Livingstone (1871).

En 1871, el periodista americano Henry Morton Stanley encontró al explorador escocés David Livingstone en Ujiji (Tanzania), una remota aldea perdida a orillas del lago Tanganika. Teniendo en cuenta que África tiene más de 30 millones de kilómetros cuadrados, encontrar al Dr. Livingstone fue una azaña.

De aquel encuentro salió la célebre frase, “Doctor Livingstone, supongo”, con la que Stanley se dirigió a Livingstone cuando lo encontró en Ujiji después de 296 terribles días de viaje en su búsqueda. Un paradigma de la flema británica y un corolario perfecto de un siglo épico de exploraciones africanas liderado por los gentleman victorianos. 

El periodista y aventurero americano Henry Morton Stanley.


Stanley, que era periodista, escribió esa mítica frase por primera vez en el reportaje que publicó a la vuelta del viaje. Fue el 10 de agosto de 1872 y en el New York Herald, el periódico que había confiado en él y que se había fundido la nada desdeñable cantidad de 20.000 dólares para costear una expedición en busca del británico más mediático de la segunda mitad del siglo XIX: el doctor Livingstone (sí, hubo una época en que la portada de los periódicos la llenaban sesudos exploradores y no participantes de Gran Hermano). La frase vuelve a aparecer en el capítulo 11 de su libro How I found Livingstone, un tocho de 700 páginas que fue un bestseller de la época.


Afirmar “Doctor Livingstone, I presume” (supongo) al encontrarse frente a frente con el único blanco que en 1871 vivía en millones de kilómetros a la redonda puede parecer una estulticia, pero bien pensado, desde el punto de vista mediático era una frase flemática, redonda, con gancho. El inicio perfecto para un gran reportaje sobre una gran gesta. Solo que, con toda probabilidad…. esa frase nunca fue pronunciada.


Casi todos los biógrafos de Stanley coinciden en que dicha frase (Dr. Livingstone supongo) fue un invento del periodista americano, quien puso en práctica aquello de "no dejes que la realidad te estropee un buen reportaje".

Las dudas se basan en que en el diario de Stanley las páginas correspondientes a ese 10 de noviembre de 1871, el día más importante de su vida y el que cambio su designio, están arrancadas. ¿Para ocultar algo?

Dr. David Livingstone, explorador británico del siglo XIX,
que contribuyó al conocimiento geográfico del continente africano.

Tampoco Livingstone menciona en sus diarios que esa fuera la fórmula de cortesía con la que ambos se saludaron. El escocés cita por primera vez la aparición de Stanley en Ujiji en la entrada del 30 de octubre de 1871 y dice así:

"En la mañana del 28 vi a Souzi que llegaba corriendo y casi sin aliento y me lanzó estas palabras: ¡`Un inglés, yo lo he visto’. Y así diciendo partió como una flecha. Luego vi aproximarse una caravana. La bandera de Estados Unidos, que flotaba en primer término, me indicaba la nacionalidad del viajero. Vi fardos de mercancías, ollas, cacerolas, tiendas de campaña, etc. Lo cual me hizo pensar que el recién venido era rico y espléndido, pero confieso que no adivinaba quien pudiera ser el extranjero. Era Henry Stanley, corresponsal del New York Herald, enviado por James Gordon Bennet, hijo, a costa de más de 20.000 dólares para adquirir noticias del doctor Livingstone y en caso de estar muerto, para buscar mis huesos y llevarlos al país”.

El colonialismo británico en África (siglo XIX).

Ni rastro de la frase. En opinión de Jeal, Stanley vivió toda su vida obsesionado por una infancia de pobreza y desarraigo, tratando –sin éxito- de ser aceptado en una alta y elitistas sociedad victoriana, que pese a sus logros nunca lo consideró uno de los suyos. Y sabiendo de la importancia mediática que tendría aquel encuentro tuvo tiempo durante los cuatro meses que duró su viaje de vuelta de pergeñar un momento más solemne –acorde a lo que hubiera hecho uno de aquellos grandes exploradores victorianos- de lo que en realidad tuvo que ser.

Ni siquiera la fecha del encuentro es segura. La historia oficial lo sitúa el 10 de noviembre. Pero como hemos visto, Livingstone en su diario dejó escrito que fue el 28 de octubre. Aunque más tarde reconoció que al estar tan enfermo igual pudo confundirse varias semanas. La fecha del 10 la dio Stanley, pero también más tarde se desdijo apuntando que igual el viaje había durado una o dos.

Sea como fuere, el 28 de octubre o el 10 de noviembre, con o sin frase flemática, aquel encuentro fue histórico porque marcó el curso de las exploraciones africanas. Stanley llegó a Ujiji siendo un periodista joven y ambicioso -el típico trepa -, y salió convertido en un experto africanista. En los cuatro meses que pasaron juntos surgió entre ambos una gran amista paterno filial. Livingstone que por entonces tenía 58 años, adopto a Stanley (de 30) como a un hijo. 

Las cataratas del Nilo Azul (Etiopía)

Viajaron juntos circunvalando parte del lago Tanganika y Livingstone no tuvo reparos en enseñarle todas las técnicas y trucos para sobrevivir en el África del siglo XIX. Stanley volvió a EEUU fascinado por el carisma y la humanidad del viejo explorador. Dispuesto a honrar su figura y a terminar su trabajo.

Recorrido del río Nilo desde sus fuentes en el lago Tanganika (Tanzania),
hasta su desembocadura en el mar Mediterráneo (Egipto).

Tan solo tres años más tarde, en 1874, Stanley volvió a África con una expedición financiada a medias por el Daily Telegraph británico y el New York Herald estadounidense, y de una sola tacada en otro épico viaje de 900 días resolvió todos los enigmas geográficos que quedaban por resolver y que no había podido desentrañar ni el propio Livinstone ni Burton ni Grant ni Speeke: cuáles eran las fuentes del Nilo, hacia dónde fluía el Lualaba y el seguimiento del río Congo hasta su desembocadura.

Stanley, el ambicioso periodista que se inventó lo de "Doctor Livingstone, supongo", terminó siendo el más grande de los exploradores africanos.

Lástima que luego las malas compañías, en especial de la Leopoldo, rey de los belgas, empañara su currículo. Pero esa es otra historia.


Antes de leer:
1.-¿Conoces la mítica frase que pronuncio el periodista americano Stanley: "Dr. Livingstone supongo"?

2.-¿Qué sabes sobre la colonización europea en África?


Después de leer:
1.-¿Quiénes son los dos protagonistas del texto? ¿Por qué?

2.-¿Cuándo y dónde se encontraron los dos aventureros?

3.-¿Cómo llegó el periodista americano a África, quién le financió, y con qué propósito (objetivo)?

4.-¿Cuál fue el fruto de la amistad entre los dos aventureros? 


Actividades complementarias:
1.-Realiza un croquis del recorrido del río Nilo por África, desde su inicio hasta su desembocadura, y menciona los países por los que discurre:

2.-Resume el texto (8 líneas):





2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Baobab zuhaitza

Baobab zuhaitza Afrikan mendebaldean (Senegal).


Baobab eta zuhaitzak entzuten zituen gizona

Baobab zuhaitza Afrikako zuhaitz ederrenetakoa omen zen. Bada, kondaira batek dio denek miresten zituztela zuhaitz eder haien loreak, hostoak eta itxura bera. Hainbestekoa zen haren harrokeria, ezen jainkoek hura zigortu baitzuten eta buruz bera jarri, sustraiak agerian. 

Argentinako Lullachayoc herrian bazen zuhaitzak entzuten zituen gizona. Zuhaitza magikoa zen eta ordu batzuk ibili behar ziren oinez, haraino iristeko. Basamortua igaro eta ezerezaren erdian, lautada idortua besterik ikusten ez zen lurrazal zati galdu hartan zuhaitz bakarti bat zegoen, zahar eta sendoa. 

Zuhaitzaren gorpuzkera sendoak hura besarkatzeko gogoa pizten zuen; enbor lodia besarkatzea ariketa sendagarria zen eta zuhaitzaren arimak xuxurla batzuk kantatzen zituen. Xuxurla haiek haize apeten itxura zuten hasieran, hizkuntza bakoak, umezurtzak. Arnasa sakon harturik zuhaitza bigarrenez besarkatu eta orduantxe hasiko zen ahots dantza: denetariko doinuak, denetariko hizkuntzetan irteten ziren zuhaitzaren sustraietatik gora, enbor zimurtutik at, adarretatik kiribildurik. 

Zuhaitzak entzuten zituen gizonak zera azaltzen zuen: "baobab zuhaitzek botere magiko bat dute,  lurrari konektatuta daudela, sustraietatik, eta munduaren bazter batean egon, zein bestean, elkar lotuta bizi dira". Senegalen dagoen baobab zuhaitz bati hitzegiten badiozu, Mauritanian dagoen beste baobab batetik entzun daitezke zure hitzak; baobab zuhaitzaren sustraiak oso luzeak bait dira, eta lur azpitik zuhait mota honetako zuhaitzak konektaturik aurkitzen dira.

Lurrak halako hizkuntza tutu imaginario bat duela bere baitan hizkuntza guztiak besarkatzeko. Baina guk, hizkuntzetako hiztunok, nekez antzeman ditzakegu hizkuntzetako asko, nekez ulertu eta maitatu, gurea propio zaintzen ez dakigun artean. Halaxe zioen zuhaitzak entzuten zituen gizonak.

Irakurri aurretik:
1.-Zer da Baobab? 
2.-Zein da Baobab baten bizitokia?

Irakurri ondoren:
1.-Zein zigor jarri zioten jainkoek Baobab zuhaitzari? Zergatik?
2.-Nolako gorputzkera du baobab zuhaitzak? Zer emateko gogoa ematen du halako enborrak?
3.-Baobab zuhaitzaren sustraiek zein botere magiko dute?
4.-Zer esaten zuen zuhaitzak entzuten zituen gizonak?

Ariketa osagarriak:
1.-Ipuinaren laburpena burutu (5 lerro):
2.-Asmatu ezazu ipuin bat Baobab protagonista delarik (10 lerro):




Baobab


Sobre arboles que hablan.

El Baobab debía ser uno de los arboles mas hermosos de África ..pero su hermosura y vanidad le jugaron una mala pasada; de tan bello que se veía, el árbol  fue castigado cabeza abajo, con las raíces boca arriba, para su cura de ego.

Se dice que si una persona bebe agua en las que se han mojado semillas del  Baobab será protegido del ataque de los cocodrilos. Pero, si arrancase una flor de tan soberbio árbol, morirá devorado por un león.

Los nativos creen que es el árbol de la vida y la leyenda cuenta que nadie  puede quedarse dormido debajo del árbol del Baobab porque los dioses se los llevarán al cielo.

También cuentan que en Argentina hay un señor que escucha los arboles; abraza a los arboles y detrás del viento y un tronco envejecido, allá  en medio del desierto, cantan miles de lenguas; cuentan que la tierra conecta las lenguas  entre si y que solo hay que querer escucharlas, que seguro reconoces la tuya y muchas mas. 
Cuentan que te acercas a esa Babilonia y te quedas en paz, sin miedo a no comprender, comprendiéndolo todo.



2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

Africa